Aritz Aranburu surflariak Gipuzkoako sagardotegi denporaldia zabalduko dau gaur
2016-01-13 10:01 Jan edanakSagardoaren Lurraldea erakundeak antolatu dau aurtengo sagardaoaren denporaldia hasteko ekitaldia. Astigarragan eta Hernanin alkartuko dira eta Aritz Aranburu surflari ezaguna izango da konbidau nagusia. Berak esango dau denporaldiari ekiteko esaldi nagusia: Gure sagardo berria!.
Alberto Zuluaga: sukaldaritzeari lotutako bizitzea
2015-12-30 10:35 Jan edanakAspalditik Bizkaiko sukaldaritzearen ikur eta adierazgarri nagusienetakoa da. Hamalau urtegaz ekin eutson sukaldari ibilbideari eta 1999. urtean Michelin izarra eskuratu eban Galdakaoko Aretxondo jatetxeko sukalde-arduradun lez.
Txakolinaren erromeria egingo dabe Bilbon urriaren 11n, Txikiteroen Jaiaren barruan
2015-10-05 14:32 Jan edanakUrtero legez, urriaren 11n, Begoñako Amaren egunean, Txikiteroen Jaia egingo dabe Bilbon. Zazpi Kaleetan dagoan Ama Birjinaren irudian lora-eskaintzea egongo da eta abesbatzak ibiliko dira kalerik kale. Horrezaz gan, Ohorezko Txikitoa sariak emongo deutsez Alvaro Garrido sukaldariari eta Vicrila enpreseari. Aurten, txakolinari garrantzia berezia emongo deutsie. Holan, Txakolinaren erromeria antolatu dabe eta urteko lehenengo muztioa aurkeztuko dabe.
Bizkaiko Txakolinaren 1.850.000 litro produziduko dira aurten
2015-09-16 12:56 Jan edanakBizkaiko Txakolina jatorri deiturako arduradunen arabera, mahats-batzea astebete aurreratuko da ohiko egutegiagaz alderatuz, eguraldia ezin hobea izan baita uda osoan eta batez be iraileko lehenengo egunetan, eta horrek mahatsa beste urteetan baino arinago heldutea ekarri dau.
Zeanuriko IpiƱaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako XLII. Gaztai Txapelketea
2015-09-10 11:17 Jan edanakZeanuriko Ipiñaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako Gaztai Txapelketearen 42. edizinoa. Besteak beste, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Elena Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldariek eta Jon Plazaola aktoreak osotutako epaimahaiak Zeanuriko gaztaia aukeratu dau Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik heldutako 48 gaztaien artean.
Idiazabal gaztaien lehiaketea hartuko dau Plentziak domekan
2015-08-13 11:43 Jan edanakUrteroko hitzordua bueltan da Plentziako Eleiz Plazara eta, horri esker, herritarrek eta bisitariek produktore ugariren gaztaiaz disfrutau ahal izango dabe, baita txakolinaz be. Abuztuaren 16an, Goizeko 11:00etan zabalduko ditue salmentarako mahaiak, Plentziako Idiazabal Jatorri Izendapeneko Gaztaiaren lehiaketearen 26. ekitaldian. Hiru sari emongo dira.
Arrain Fish jaialdiagaz, bertoko produktuak eta umeen parte-hartzea bultzatuko dira Bilboko Aste Nagusian
2015-08-11 14:43 Jan edanakAurten bigarrenez antolatu dabe, Bilboko jaien barruan, gastronomiagaz lotutako Arrain Fish Festival, abuztuaren 26tik 29ra. Bilboko Konparsetako arduradunek jaialdia aurkezteko ekitaldian azpimarratu dabenez, lehiaketa gastronomikoak Aste Nagusiko hitzordu garrantzitsuenetakoak dira eta jai ereduaren berezitasun nagusietako bat. Arrain Fish Festivalegaz, lehiaketoi ikuspegi herrikoiago bat emon nahi deutsie. Aurtengo edizinoan, ganera, umeentzako jarduera gehiago egongo dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Antxina limonadea egiteko erabilten ziran teknikak erakutsiko ditu Arkeologi Museoak abuztuaren 5ean
2015-08-03 12:05 Jan edanakJardunaldi berezi horretara bertaratzen diranek, izozkailuak asmau aurreko sasoietara salto egingo dabe. Edariak fresko manteniduteko erabilten ziran teknikak, edur-zuloak adibidez, erakutsiko ditue Bilboko Arkeologi Museoan. Limonadea zelan egiten zan erakutsiko dabe eta edari hori probetako aukerea be egongo da. Jarduerea dobakoa dan arren, aurretik izena emon behar da, plaza mugatuak dagozalako.
'Taelladie' egingo dabe zapatuan Bermeon, Gazte Asanbladeak antolatuta
2015-07-23 13:20 Jan edanakTalan egiten dan paella txapelketea da, azkan finean, 'Taelladie'. Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz, aurten laugarrenez antolatu dau ekitaldi hori herriko Gazte Asanbladeak. Zapatuan, hilak 25, ipini dabe hitzordua. Lehiaketea bera ez eze, bestelako jarduera batzuk egongo dirala aurreratu dabe.
Hegaluzearen arrantzeari lotutako jarduerak egongo dira Lekeition datozan asteotan
2015-07-21 14:41 Jan edanakHegaluzealdia izenburupean, tailerrak, lehiaketak eta pintxoak probetako modua batuko ditue. Lekeitioko Udalak, San Pedro arrantzaleen kofradiak eta herriko tabernak alkarlanean ibili dira egitaraua atontzeko. Abuztuaren 15ean amaituko da hegaluzearen inguruko ekimen hau.
Larrabetzuko Azurmendi jatetxea, Europako onena
2015-05-05 11:18 Jan edanakEneko Atxa kozineru zornotzarraren Azurmendi jatetxea Europako 2015eko jatetxe onena izentau dabe, Steve Plotnicki OAD (Opinionated About Dining) gidearen sortzaileak jakinarazo dauenez.
Abangoardia eta etorkizuna aztergai, Basque Culinary Centerren
2015-02-17 11:30 Jan edanakMartiaren 9an eta 10ean, Sukaldeko alkarrizketak izeneko zikloa abiatuko dabe Basque Culinary Centerren, Abangoardia, etorkizunari aurrea hartuz izenburupean. Topaketan parte hartuko dabe, besteak beste, Vicente Todolik, El Comidista blogeko arduradun Mikel Iurriagak, Genís Rocak, Charles Spencek (Oxfordeko Unibersidadeko katedraduna) eta Macarena Reyk (Master Chef programako produktorea).
Bilboko Abusu ikastoleak 'Sukaldatu' programea hartuko dau asteon
2015-02-10 14:26 Jan edanakBasque Culinary Centerrek, Ikastolen Elkarteak eta Eroskik sukaldaritza osasungarria sustatzeko martxan ipinitako Sukaldatu proiektua Bilboko Abusu ikastolara heldu barri da. Martitzenetik barikura bitartean 80 ikaslek hartuko dabe parte ekimenean. Familiarteko sukaldaritzea eta elikadura osasungarria bultzatzea dira programearen helburu nagusiak.
Lurbizi proiektua, Busturialdeko lehenengo sektorea dinamizau eta indarbarritzeko
2015-01-29 10:29 Jan edanakGernikako Astra gunean aurkeztuko dabe gaur, hilak 29, 19:00etan, Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazinoa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko Lurbizi egitasmoa. Daborduko egin ditue batzarrak Nabarniz, Ajangiz, Ea, Errigoitia eta Ereñon, baina oraingoan deialdi zabalagoa egin gura izan dabe.
Aitor Elizegi kozineruak edegi dau Bizkaiko txotx denporaldia
2015-01-21 14:28 Jan edanakZornotzako Uxarte sagardotegian antolatu dau ekitaldia Bizkaiko Sagardaogileak alkarteak. Aitor Elizegi Bascook jatetxeko kozinerua arduratu da aurtengo sagardaoa ikusi, usaindu eta probeteaz. Irene Pardo Nekazaritza diputadua be bertan izan da.
'Sukaldatu' proiektua, familietan elikadura osasungarria bultzatzeko
2014-11-20 14:47 Jan edanakBasque Culinary Centerrek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroskik Sukaldatu/A Cocinar ekimena gauzatuko dabe ikasturte honetan, familiarteko sukaldaritzea sustatu eta elikadura osasungarria bultzatzeko. Martitzenean abiau zan egitasmoa, Oiartzunen. Hurrengon hileetan 16 ikastolak hartuko dabe parte, danetara, 10 eta 14 urte arteko 1.280 neska-mutilek eta 320 gurasok.
Eusko Label sagardaoa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastolen jaietan
2014-10-03 12:28 Jan edanakHurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.
'Gure Lurreko Merkatua'-ak baserritar bizkaitarren produktuak ekarriko ditu Bilbora zapaturo
2014-09-26 15:49 Jan edanakDenporaldiko produktuen azokea da Gure Lurreko Merkatua, Bizkaiko baserritar eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko hartu-emonak sustatuko dituana. Irailaren 27an, izango da lehenengo hitzordua, eta aurrerantzean, zapaturo egingo da, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Bilboko Arenalean.
Bizkaiko Txakolinaren 1,8 miloe litro produziduko dira aurten
2014-09-17 14:07 Jan edanakBizkaiko Txakolina egiteko mahats-batzea laster hasiko da, mahasti txiki batzuetan hasi dira dagoeneko beren lehenengo lanetan, nahiz eta oro har datorren astean hasiko dan mahats-batzea Bizkaian dagozan 385 hektarea mahastietan. Aurten 50 hektarea barri hasi dira mahatsa emoten eta, ondorioz, produkzinoa 1.800.000 litrokoa izango da.
Durangoko I. Euskal Sagardao Eguna egingo dabe zapatuan
2014-07-02 11:22 Jan edanakDendak Bai alkartearen ekimenez, Durangoko hamalau establezimenduk hartuko dabe parte garagarrilaren 5ean, I. Euskal Sagardao Egunean. Hain zuzen be, ondokoak dira parte-hartzaileak: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugby, Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako Igerilekua


















Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...