Antxina limonadea egiteko erabilten ziran teknikak erakutsiko ditu Arkeologi Museoak abuztuaren 5ean

Bizkaie! 2015-08-03 12:05   Jan edanak

Jardunaldi berezi horretara bertaratzen diranek, izozkailuak asmau aurreko sasoietara salto egingo dabe. Edariak fresko manteniduteko erabilten ziran teknikak, edur-zuloak adibidez, erakutsiko ditue Bilboko Arkeologi Museoan. Limonadea zelan egiten zan erakutsiko dabe eta edari hori probetako aukerea be egongo da. Jarduerea dobakoa dan arren, aurretik izena emon behar da, plaza mugatuak dagozalako.

Jardunaldi berezi horretara bertaratzen diranek, izozkailuak asmau aurreko sasoietara salto egingo dabe. Edariak fresko manteniduteko erabilten ziran teknikak, edur-zuloak adibidez, erakutsiko ditue Bilboko Arkeologi Museoan. Limonadea zelan egiten zan erakutsiko dabe eta edari hori probetako aukerea be egongo da. Jarduerea dobakoa dan arren, aurretik izena emon behar da, plaza mugatuak dagozalako.

Datorren abuztuaren 5ean Arkeologi Museoak 'Bidoiko limonada. Jainkoen edaria' izeneko erakustaldia eskainiko dau. Iraganera itzultzeko ekitaldia izango dala agindu dabe antolatzaileek. Aunia Kultur Elkarteko Felix Mugurutzaren eskutik, antxina edurra eguneroko bizimoduan zelan erabilten zan ikusiko dabe parte-hartzaileek. Horrezaz gan, modu tradizionalean egindako limonadea edan ahal izango da.

Elektrizidadea erabilten hasi arte, hau da, 20. mendearen hasierara arte, gatxa izaten zan udan edurra eukitea, baina ez ezinezkoa. Gure arbasoek zulo sakonak egiten zituen mendietako arrakaletan eta instalazino apalak ipinten zituen bertan, neguko edurra batzeko. Edurra zapaldu egiten zan eta izotz bihurtu, eta gero hainbat gauzatarako erabilten zan: jakiak konserbetako eta kostaldeko herrietako arraina alferrik galdu barik eroateko, kasu batzuetan gaixotasunak osatzeko. Eta udan limonadea eta garrapiñaduak egiteko be bai.

Orain dala 30 urte baino gehiago arkeologiara jo zan oraintsuko sasoiak ezagutzeko, eta lehenengo aldiz edurzuloak aztertzen hasi ziran. Hainbat klasetakoak egozan: Batetik, mendietan, edurra egiten dauen lekuetan egindakoak egozan; bestetik, jauregi, ostatu eta benta batzuetako jantokietan be egoten ziran.

Bilboko Arkeologi Museoko erakustaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Parte-hartzaileek edurzuloen historia ikasi, limonadea probau eta udako giro beroa freskatzeko modua eukiko dabe. Hori bai, plazak mugatuak diranez, aurretik erreserbea egin behar da, 94 404 09 90 telefono zenbakira deituta, edo helbide honetan: arkeologimuseoa@bizkaia.eus

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu