Arrain Fish jaialdiagaz, bertoko produktuak eta umeen parte-hartzea bultzatuko dira Bilboko Aste Nagusian
2015-08-11 14:43 Jan edanakAurten bigarrenez antolatu dabe, Bilboko jaien barruan, gastronomiagaz lotutako Arrain Fish Festival, abuztuaren 26tik 29ra. Bilboko Konparsetako arduradunek jaialdia aurkezteko ekitaldian azpimarratu dabenez, lehiaketa gastronomikoak Aste Nagusiko hitzordu garrantzitsuenetakoak dira eta jai ereduaren berezitasun nagusietako bat. Arrain Fish Festivalegaz, lehiaketoi ikuspegi herrikoiago bat emon nahi deutsie. Aurtengo edizinoan, ganera, umeentzako jarduera gehiago egongo dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Aurten bigarrenez antolatu dabe, Bilboko jaien barruan, gastronomiagaz lotutako Arrain Fish Festival. Bilboko Konparsetako arduradunek jaialdia aurkezteko ekitaldian azpimarratu dabenez, lehiaketa gastronomikoak Aste Nagusiko hitzordu garrantzitsuenetakoak dira eta jai ereduaren berezitasun nagusietako bat. Arrain Fish Festivalegaz, lehiaketoi ikuspegi herrikoiago bat emon nahi deutsie. Aurtengo edizinoan, ganera, umeentzako jarduera gehiago egongo dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Antolatzaileek nabarmendu dabenez, helburu nagusi bi daukaz jaialdiak: Batetik, kanpotik datozan bisitariei bertoko kulturea eta sukaldaritzea erakustea eta, bestetik, Slow Food filosofia zabaltzea, bertoko produktuakaz lotura handiagoa sortzen dauelako horrek. Izaskun Madariaga konparsetako ordezkariak azaldu dauenez, jai parte-hartzailea eta herrikoia antolatu nahi dogu. Bide horretan, alor askotako personen laguntzinoa euki dabela azpimarratu dau. Besteak beste, goi mailako sukaldariak, ostalaritza guneak eta Arriagako Merkadua.
Aurten, umeentzako eskaintzea nabarmen indartuko dabe Arrain Fish Festivalen. Lehiaketara aurkeztuko diran platerak preparetan lagundu ahal izango dabe gaztetxuenek eta umeentzako arrantza eskolea be martxan egongo da. Madariagak dinoanez, umeentzako tailerrei esker, gure sukaldaritzearen etorkizuna gazteen esku ipiniko dogu. Aurreko urteetako eskaintzea zabaldu eta hiru egunez egongo dira tailerrok martxan.
Jaialdiko ekitaldi nagusiak, hau da, lehiaketa gastronomikoak, abuztuaren 26tik 29ra egingo dira. Itxaso Perez konparsetako bozeroaleak adierazo dau, gertakari hori bakarra dala munduan: Ez dago munduan beste lekurik, lau egunez kalean jentea arraina preparetan eukiten dauena. Era berean, lehiaketaz kanpoko beste jarduera batzuk egongo dirala aurreratu dabe. Esate baterako, jaietako lehenengo domekan eta bigarren zapatuan, Eusko Label produktuen dastaketea egongo da Bilboko Areatzan, Athleticen Peñen Alkarteagaz alkarlanean.
Erriberako merkaduan egindako aurkezpena Arenaleko Koilara Handia saria emoteko aprobetxau dabe Arrain Fish Festivaleko arduradunek. Aurtengo garaikurra Bermeoko Serrats enpreseari emon deutsie, konserben industrian 125 urteko ibilbidea bete dauelako. Kepa Freire jaialdiko zuzendariak emon deutse saria Serratseko arduradunei. Bertoko produktuak erabilteko Serratsek egin dauen apustuari errekonozimendua da saria, azaldu dau Freirek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!