Bizkaiko Txakolinaren 1.850.000 litro produziduko dira aurten
2015-09-16 12:56 Jan edanakBizkaiko Txakolina jatorri deiturako arduradunen arabera, mahats-batzea astebete aurreratuko da ohiko egutegiagaz alderatuz, eguraldia ezin hobea izan baita uda osoan eta batez be iraileko lehenengo egunetan, eta horrek mahatsa beste urteetan baino arinago heldutea ekarri dau.
Bizkaiko Txakolinaren batze-kanpainea astebete aurreratuko da aurten, eta astegoienean hasiko dira mueta goiztiarra batzen eta datorren astean kanpainea bete-betean izango da. Kontuak kontu, igaz baino % 20 gehiago batzea espero da eta, 2.700.000 kilo mahats baino gehiagogaz, 1.850.000 litro txakolin produziduko dira.
Bizkaiko Txakolina jatorri deiturako arduradunen arabera, mahats-batzea astebete aurreratuko da ohiko egutegiagaz alderatuz, eguraldia ezin hobea izan baita uda osoan eta batez be iraileko lehenengo egunetan, eta horrek mahatsa beste urteetan baino arinago heldutea ekarri dau. Beraz, asteburu honetan bariedade goiztiarrak hasiko dira batzen, eta datorren astean, barriz, bariedade nagusiagaz hasiko dira lanean.
Mahats ezin hobea espero dogu aurten, ondo heldutakoa eta gaixotasunik bakoa. Azken egunotako eguraldia, egun eguzkitsu eta epelak eta gau hotzak, ezin hobea da mahatsa helduteko. Mahastietan egiten dabilzan edukiera lanak ez dira oraindino amaitu, baina lehen kalkuluen arabera, hektareako etekina igaz baino % 20 hobea izatea espero da, kontuan hartuta, ganera, mahasti gazte batzuk mahatsa emoten hasi dirala aurten. Datu baieztatu ezkero, aurtengo kanpaineak 2.700.000 kilo mahats emongo ditu, 1.850.000 litro txakolin produziduteko, azaldu dabe.
Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzaileak bere kontrol eta kalkulu lanakaz jarraitzen dau 130 hektarea mahastitan. Aurten kontrol horreek mahats-batze lanetan be egingo dira, Bizkaiko Txakolinaren jatorria eta kalidadea bermatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!