Aitzol Atutxa aizkolariak zabalduko dau Bizkaiko txotx denporaldia

Bizkaie! 2016-01-14 16:25   Jan edanak

Bizkaiko sagardotegiak prest dagoz aurtengo denporaldiari ekiteko. Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aurreratu dauenez, urteko lehenengo txotxa Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarragaz egingo dabe urtarrilaren 19an, martitzena, Zornotzan. Euskal Herriko aizkolaririk onenetako bat da gaur egun Atutxa eta Bizkaiko sagardaoaren enbaxadore nagusia izango da aurten.

Urtarrilaren 19ko ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da. Aitzol Atutxak zabalduko dau lehenengo kupela eta sagardao barria probauko dau. Horregaz, Bizkaiko sagardotegien denporaldia hasiko da. Ekitaldia Zornotzako Uxarte sagardotegian egingo da. 400 urteko baserri baten dago sagardotegi hori, Montorra auzoan.

Aitzol Atutxa (Dima, 1988) punta-puntako aizkolaria da gaur egun. Bizkaiko txapelduna izaten da ia urtero eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusia bitan irabazi dau, 2014an eta 2015ean.

Bizkaiko Sagardogileen Alkartean hamar upategi eta sagardaotegi dagoz gaur egun, eta danek sagardao naturala produziduten dabe, modu tradizionala erabilita eta bertoko sagarrakaz. Halandabe, goi mailako kalidadeko sagardaoa egiten ahalegintzen dira eta askok Eusko Label bereizgarria daukie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu