Perretxikoak identifiketako zerbitzua eskainiko dau Bilboko Udalak
2011-10-05 17:49 Jan edanakPerretxikoak identifiketako zerbitzua edegiko dau Bilboko Udalak, urriaren 10etik zemendiaren 29ra arte. Zerbitzua Osasun eta Kontsumo Sailean egongo da zabalik, astelehen eta martitzenetan, 9:00etatik 11:00etara. Jaiegunak dirala-eta, urriaren 24an, 25ean, 31n eta zemendiaren 1ean ez da zerbitzurik egongo, baina bai, urriaren 26an eta 27an eta zemendiaren 2an eta 3an, eguaztena eta eguena izan arren.
Urriko lehenengo astean amaituko da Bizkaiko Txakolinaren mahats-batzea
2011-09-30 16:39 Jan edanakLeitekeana da 2009. urteko 1.240.000 litroko produkzinoa (Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea 1994an sortu zanetik izan dan produkzino handiena) gaindituta geratzea aurtengo uzteagaz.
Gaur zabalduko ditu ateak Basque Culinary Center-ek
2011-09-26 12:31 Jan edanakGaur zabalduko ditu ateak Donostiako Basque Culinary Center, gastronomia-zientzien lehenengo fakultadeak. Inaugurazino ofiziala 12:00etan izango da, eta ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria, Hezkuntza sailburu Isabel Celaa, Astuariaseko printzeak eta Espainiako Kultura ministro Cristina Garmendia izango dira. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, barriz, ez da eguerdiko ekitaldira joango, baina bai arratsaldean egingo danera.
Nekasareak egitasmoak baserritarrak eta konsumitzaileak batuko ditu egunotan Aramaion
2011-09-23 13:59 Jan edanakNekasarea elikagaien ekoizpen eta konsumorako taldeen sareak topaketak antolatu ditu Aramaion, hilaren 23an eta 24an. Batzarraren helburu nagusia proiektuari sendotasuna emotea da eta parte-hartze fase barria martxan ipintea. Nekasarearen hirugarren topaketea da.
Arabako Errioxako Mahats-Batzearen 18. Jaia Oionen izango da irailaren 18an
2011-09-09 11:23 Jan edanakArdaoak eta lehenengo mustioa probetea, mahatsa zapaltzea eta jai giro bikaina izango dira Arabako Errioxako 18. Mahats-Batze Jaiaren protagonistak. Aurten, Oionen izango da ekitaldia, irailaren 18an, eta Arabako Errioxako herrietako ardaoak probau ahal izango dira jarriko diran 16 postuetan.
Getxoko San Lorentzo azokeak 74 postu izango ditu aurten
2011-08-09 14:35 Jan edanakSan Lorentzo azokea egingo dabe eguaztenean, hilaren 10ean, Getxon. Danetara 74 postu batuko dira Biotz Alai plazan eta Algortako Batzokiko patioan, goizeko hamarretatik aurrera. San Nikolas plazan egiten dabilzan lanak dirala-eta, aldatu da lekuz azokea aurten.
David de Jorge kozineruak munduko hanburgesarik handiena preparauko dau Bilbon
2011-06-08 18:27 Jan edanakTelebistako sukaldari David de Jorgek ames bat dauka: munduko hanburgesarik handiena preparetea eta erronka hori bagilaren 18an, zapatuan, lortu nahi dau. Ataraten dan diru guztia Caritas Bizkaiarentzat izango da.
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako bi upategi saritu ditue nazinoartean
2011-06-07 11:00 Jan edanakBizkaiko Txakolina jatorrizko-deiturako Balmasedako Egia Enea eta Durangoko Bikandi upategiak saritu ditue. Balmasedako upategiak Zilarrezko Bakoa izeneko espainiar saria irabazi dau, eta Durangokoak Zilarrezko Domina Bruselako Concours Mondial izeneko lehiaketan.
Elena Arzak sukaldariak irabazi dau Espainiako Gastronomia Saria
2011-05-31 12:44 Jan edanakPepe Rodriguez Rey Illescasko (Toledo, Espainia) El Bohio jatetxeko sukaldariburuak jaso dau Elena Arzakegaz batera 2010eko Espainiako Gastronomia Saria.
Guisogoxo: betiko gisatu eta errekiak berreskuratzeko ordua
2011-05-27 12:56 Jan edanakGuisogoxo kanpainea Euskadi osoan bertoko gisatzeko eta erreteko okela ebaketen konsumoa bultzatzeko sortu da. Helburu horregaz www.guisogoxo.com webgunea, errezeta lehiaketa bat eta zenbait euskal ostalaritza eskolen eskutik promozino ekintza batzuk martxan jarri dira.
Kantauriko antxoa benetakoa dala bermatzen dauen zigilua sortu dabe euskal kontserbagileek
2011-05-13 15:56 Jan edanakEuskadiko kontserbagile artisauek Euskal Herriko Kantauriko Antxoa berme-markea aurkeztu dabe Bilbon. Bereizgarri honi esker, kontsumitzaileek errazago identifikau ahal izango dabe lehengaia, Kantauri Itsasoan arte tradizional selektiboez atrapautako Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa, eta berme osoz jakin ahal izango dabe kontserben geroko elaborazinoa % 100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dala.
Euskal gastronomia tradizionala bultzatuko dau Ja(ki)tea alkarteak
2011-05-03 15:01 Jan edanaksukaldaritza tradizionala egiten daben sukaldarien alkargune bihurtu nahi da www.jakitea.com webgunea.
Gastrotabernak negozio eredu barri edota algen erabilerea dira Basque Culinary Center-ek lauhileko honetarako dituan ikastaroetako batzuk
2011-04-08 16:29 Jan edanakIkastaroak emongo dituen profesionalen artean, besteak beste, Mikel Zeberio, Iñigo Lavado, Patxi Bergara, Aitor Arregi, Albert Adriá eta Quique Dacosta dagoz.
2010eko Arabako Txakolina aurkeztu dabe 'oso ona' kalfikazinoagaz
2011-03-28 11:44 Jan edanakZazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina Jatorri Deiturak 2011an: Arabako Txakolina Xarmant, Beldui Upategia Beldui, Garate Txakolin Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Txakoli Landa-turismoa Mahatxuri, Arzabro Txakolina Ametza eta Artomañako Txakolina Eukeni.
Bertoko produktuen alde egin daben 15 sukaldari saritu ditu Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak
2011-03-11 14:47 Jan edanakBereizgarriak emoteko ekitaldia Bilboko Udalak eta Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak antolatu dabe eta azaldu dabenez, honen guztiaren helburua da, tokiko nekazaritzako elikagaien sareari eustea, biodibersidadea aintzat hartzea eta sasoian sasoiko sukaldaritzea defendidutea.
Itsasmendi 2010 eta Itsasmendi Urezti 2008 txakolin uztak aurkeztu ditue Bilbon
2011-03-11 11:59 Jan edanak2008ko Itsasmendi Urezti txakolinari jagokonez, 8.000 botila produzidu dira. Artisau produktu hau oso delikatua da, 2004ean abian jarritako slow-food mobimentuko produktuen estilokoa.
Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro
2011-03-03 14:09 Jan edanakAurten, 858 gaztai lehiatu dira, munduko bazter guztietatik ekarritakoak (Alemania, Argentina, Danimarca, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Uruguay eta Espainia)
Basque Culinary Centerrek informazino jardunaldia antolatuko dau Bilbon, Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien Fakultadea ezagutarazoteko
2011-02-17 17:15 Jan edanakEspainiako Gastronomia Zientzien lehenengo Fakultadea irailean jarriko da abian Donostian I+B zentroagaz batera eta ezaugarri honeek dituan munduko bakarra izango da.
Santi Santamaria sukaldaria hil da Singapurren
2011-02-17 14:57 Jan edanakSanti Santamaria sukaldari katalanak 53 urte zituan eta Singapurren hil da bart bihotzekoak jota. Singapurren, alabearen ardurapean daukan jatetxe bat bisitetan egoan.
Basque Culinary Centerrek eta Espainiako Ostalaritza Federazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-12-17 11:13 Jan edanakBasque Culinary Center proiektuak sinergiak batzen jarraitzen dau. Gastronomia-zientzien fakultadeak eta ikerkuntza- eta barrikuntza-zentroak aitzindaria izan gura dau gastronomia-zientzien arlo guztietako prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzan. Hori lortzeko bideetako bat sinergiak batzea da, beste agente batzukaz alkarlanean jardunda.














Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...