Arabako Errioxako Mahats-Batzearen 18. Jaia Oionen izango da irailaren 18an
2011-09-09 11:23 Jan edanakArdaoak eta lehenengo mustioa probetea, mahatsa zapaltzea eta jai giro bikaina izango dira Arabako Errioxako 18. Mahats-Batze Jaiaren protagonistak. Aurten, Oionen izango da ekitaldia, irailaren 18an, eta Arabako Errioxako herrietako ardaoak probau ahal izango dira jarriko diran 16 postuetan.
Ardaoak eta lehenengo mustioa probetea, mahatsa zapaltzea eta jai giro bikaina izango dira Arabako Errioxako 18. Mahats-Batze Jaiaren protagonistak. Aurten, Oionen izango da ekitaldia, irailaren 18an, eta Arabako Errioxako herrietako ardaoak probau ahal izango dira jarriko diran 16 postuetan.
Jaiaren egitaraua borobiltzeko, besteak beste, aizkolarien erakustaldia, Arabako Errioxako jantza taldeen emonaldiak, artisautza eta umeentzako musika eta jolasak egongo dira.
Arabako Foru Aldundia izan eta izango da jai honen sustatzaile nagusienetakoa, Arabako Errioxarako erakusteko toki aparta baita, bizimodua ezagutzeko eta batez be bere ardaoa, eskualdearen landa garapenerako produktu zoragarria dalako, adierazo dau jaiaren aurkezpenean Borja Monje Nekazaritzako foru diputaduak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!