'Sasoian sasoiko sukaldaritza' liburua plazaratu dau Josema Azpeitiak
2011-12-14 14:46 Jan edanakSasoian sasoiko sukaldaritza liburuak aukera zabala eskaintzen dau: hilebetez hilebete sasoiko produktuen barri zehatza emoten dau; produktu horreek preparetako errezeta ugari be badakar, eta gainera, jatetxe gida aparta be bada, errezetak sasoiagaz batera lan egiten daben izen handidun sukaldariek emondakoak baitira
Donostian aurkeztu eben bart Sasoian sasoiko sukaldaritza liburua. Aurkezpen ekitaldian izan ziran Ttarttalo argitaletxeko Idoia Arozena, Josema Azpeitia liburuaren egilea eta Roberto Ruiz Tolosako Fronton jatetxeko sukaldaria.
Sasoian sasoiko sukaldaritza liburuak aukera zabala eskaintzen dau: hilebetez hilebete sasoiko produktuen barri zehatza emoten dau; produktu horreek preparetako errezeta ugari be badakar, berbarako, abenduan ostra gainerreak eta arroza eta txirlak saltsa berdean proposatzen ditu eta gainera, jatetxe gida aparta be bada, errezetak sasoiagaz batera lan egiten daben izen handidun sukaldariek emondakoak baitira, besteak beste, Juan Mari Arzakek, Pilar Idoatek, Pedro Subijanak eta Roberto Ruizek emondakoak.
Liburua euskeraz eta gaztelaniaz topau zeinkie eta danetara, 232 orrialdeko liburuan, itzultzaile lanak Miren Arratibelek egin ditu eta argazkiak, barriz, Gourmet-Image-renak dira. Liburua 25 euroan dago salgai liburu dendatan.
Josema Azpeitia (Legazpi, 1969)
Urteak pasau dira legazpiarrak sukaldaritzagazko zaletasuna ofizio bihurtzea lortu ebanetik. Kazetaria, afizinoa ofizio egin dau Josema Azpeitiak eta hari horri tiraka hainbat liburu argitaratu ditu: 100 recetas con label (Ttarttalo), Kutixiak donostiar erara (Ttarttalo-Berria) eta La senda del pintxo (Zum Edizioak). Horrezaz gan, hilero Ondojan.com aldizkarian idazten dau sukaldaritzaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!