Kantauriko antxoa benetakoa dala bermatzen dauen zigilua sortu dabe euskal kontserbagileek
2011-05-13 15:56 Jan edanakEuskadiko kontserbagile artisauek Euskal Herriko Kantauriko Antxoa berme-markea aurkeztu dabe Bilbon. Bereizgarri honi esker, kontsumitzaileek errazago identifikau ahal izango dabe lehengaia, Kantauri Itsasoan arte tradizional selektiboez atrapautako Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa, eta berme osoz jakin ahal izango dabe kontserben geroko elaborazinoa % 100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dala.
Euskadiko kontserbagile artisauek Euskal Herriko Kantauriko Antxoa berme-markea aurkeztu dabe Bilbon. Bereizgarri honi esker, kontsumitzaileek errazago identifikau ahal izango dabe lehengaia, Kantauri Itsasoan arte tradizional selektiboez atrapautako Engraulis Encrasicholus' espezieko antxoa, eta berme osoz jakin ahal izango dabe kontserben geroko elaborazinoa % 100 euskal kostaldeko kontserba-enpresek egindakoa dala.
Ekimena Ondarroa, Berriatua, Markina, Mutriku eta Zumaian kokatutako bost kontserba-enpresek abiarazo dabe. Enpresa honeek antzeko etiketea sortu eben 2008an Kantauriko uretan atrapautako atun hegaluzearen kalidadea bermatzeko. Oraingo zigilu barriak ekimen honetarako ezarritako baldintza zorrotzak bete eta UNE-EN 45011 arauari atxikitako betebeharrakaz bat egin dau. Horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari lotutako Kalitatea Fundazioaren ziurtapena lortu dau.
Euskal sukaldaritzako ohiko produktu hau zaintzeko marka barria egunotan aurkeztu dabe Bilbon, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuordeak, Mateo Orlando Euskal Kostaldeko Kontserbagile Artisauen Elkarte barriko presidenteak, Sebastian Aranguren Conservas Nardineko gerenteak, Iñaki Zabaleta eta Eugenio Elduaien Bizkaiko eta Gipuzkoako Kofradien Federazinoetako presidenteak, Jose Miguel Olazabalaga Aizian jatetxeko sukaldari-buru eta Slow Food mobimentuko kidea partaide izan dituan ekitaldian.
Aurkezpen ekitaldian, kontserbagile artisau batek antxoaren xerrak egiteko prozesu tradizionalaren nondik norakoak erakutsi ditu, eta jarraian, Jose Miguel Olazabalga sukaldari ospetsuak euskal sukaldaritzearen ezinbesteko osogai bihurtu dan elikadura alorreko jaki bitxi honegaz preparautako pintxo eta plater goxoak eskaini ditu.
Lata edo poteetan ontziratutako antxoa-xerrak eta antxoa gazituz betetako lata handiak sano preziatuak eta ezagunak dira merkatuan, eta sukaldaritza alorreko espezialidade ugariren oinarrizko osogai bilakatu dira.
Dana dala, Europar Batzordeak ezarritako arrantza-debekualdia, eta supermerkatuetako apalategietan beste herrialde eta beste itsaso batzuetako produktuez egindako kontserba merkeagoak eta kalidade eskasagokoak topetako dagoan erraztasuna gogoan hartuta, kontsumitzaileek zailtasunak izan ditue azken urteotan Kantauri Itsasoko Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa bikaina behar dan bermeaz topau ahal izateko.
Arrantzalekuak bost urtez zarratuta egon ondoren, arrantza-debekualdia amaitu da Bizkaiko Golkoan, eta ondorioz, kontserba-enpresek ohorezko lekua itzuli nahi deutsie produktu honi Euskal Herriko mahaietan. Horretarako sortu dabe bereizgarri barria, Erdi Arotik Euskadin ondo errotuta dagoan kontserbagileen tradizinozko lana aldarrikatzea helburu dauena, lehengaiaren kalidadeagaz batera.
Lehenik eta behin, zigilu barriak, kontserbak Kantauri Itsasoan atrapautako Engraulis Encrasicholus espezieko antxoa freskoaz eginak dirala egiaztatzen dau. Itsaso honen ezaugarriek eta bertako uretan dagozan elikagaiek antxoaren garapena erraztu eta arrain honi aparteko ezaugarriak emoten deutsiez kontserba moduan elaboretako. Antxoa honen arrantza udabarriko kanpainan egiten da (martiaren 1etik bagilaren 30era bitartean), horixe baita mamin eta gantzaren arteko orekarik egokiena lortzen dauen garaia.
Bestalde, marka barriak, produktuaren elaborazinoa (antxoa gazituak eta antxoa-xerrak), lonjan jasoten danetik merkaturatzen dan momenturaino, prozesu tradizional guztien arabera egindakoa dala bermatzen dau. Bereizgarri hau erabilten daben enpresek antxoa ondu eta xerrak atarataeko prozesua artisau erara egindakoa dala eta antxoen ontziraketa langile espezializatuek eskuz egindakoa dala bermatu behar dabe. Horrezaz gan, azken produktuak markako araudiak zehaztutako parametro organoleptikoak bete beharko ditu.
Kontserben kalidadea bermatzeko eskakizun honeek guztiak garrantzi handikoak dira gaur egun, bereziki gogoan hartzen badogu langile-gastuen merketzeak produkzino-prozesuen deslokalizazinoa ekarri dauela eta antxoa ia-ia edozein lekutan elaborau daitekeela kalidade-estandar desbardinen arabera.
Kontserba batzuek daroezan etiketa engainagarrien eraginez, kontsumitzaileek, produktu horreek Kantauri Itsasoko Engraulis Encrasicholus preziatuaz egindakoak dirala pentsau leikie. Esangura horretan, euskal kontserba-enpresa honeen apustuak garrantzi eta premia handiko bultzadea emongo deutse gure kostaldeko herrien arrantzari eta jarduera ekonomikoari.
Arrantza-baliabideei eta lanpostuei eusteko helburu hau, Eusko Jaurlaritzak arrantza eta elikadura-industria garatzeko finkatu dituan plan estrategikoetanbe jasota dago. Gainera, antxoaren Berme Markaren sorrerea eta orain hiru urte atun hegaluzearentzat sortutakoa, behar-beharrezko pausuak dira kontsumitzaileei produktuen benetakotasuna frogatzeko eta nahasmendua sortzen daben eskakizun eskaseko etiketei aurre egiteko.
Euskal Kontserbak
Euskal Kontserbak Euskal Kostaldeko Kontserbagile Artisauen Elkartea 2007an eratu zan, beren produktuen kalidadea defendidu, lehengaiaren jatorria eta metodo tradizionalen araberako elaborazinoa bermatu eta kontsumitzaileei beren kontserben kalidade aparta helarazoteko asmoz. Momentuz alkarteko kide bihurtu diran bost enpresek bide luzea egina dabe sektorean.
Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren sostengua izan dau hasieratik, Euskal Herrian egindako kalidadeko arrain-kontserben bereizketea sustatu eta kontserben merkatuan lehiatzeko moduko baliabidea eskaintzeko asmoz, arrantza balioztatzeko katean dauen garrantzia gogoan hartuta.
Euskal Herriko kontserbagintzako enpresek, eta batez be neurri txikikoek, elikagaien industrian oso gitxi ezagutzen dan sektorea osotzen dabe. Halan da be, herriaren historia eta kulturan izandako pisuagaitik eta kostaldeko herrietan daben garrantzi sozioekonomikoagaitik, arreta handiagoa mereziduko leukie.
Gaur egun, produktuen kalidadearen aldeko apustuari eusten deutsie globalizazinoak zigortutako sektore honetako merkatuan mantendu nahian, eta lanpostu ugari sortu eta gure portuetako arrantzari balioa eransten deutson industria osotzen dabe.
Euskal Kostaldeko Kontserbagile Artisauen Elkartean hurrengo enpresak dagoz: Aguirreoa Kontserbak (Ondarroa-Berriatua); Dentici Kontserbak (Markina); Calogero Billante Kontserbak (Mutriku); Nardin Kontserbak (Zumaia) eta Echevarria Idoeta Kontserbak (Ondarroa-Berriatua).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!