Gaur zabalduko ditu ateak Basque Culinary Center-ek

Bizkaie! 2011-09-26 12:31   Jan edanak

Gaur zabalduko ditu ateak Donostiako Basque Culinary Center, gastronomia-zientzien lehenengo fakultadeak. Inaugurazino ofiziala 12:00etan izango da, eta ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria, Hezkuntza sailburu Isabel Celaa, Astuariaseko printzeak eta Espainiako Kultura ministro Cristina Garmendia izango dira. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, barriz, ez da eguerdiko ekitaldira joango, baina bai arratsaldean egingo danera.

Gaur zabalduko ditu ateak Donostiako Basque Culinary Center, gastronomia-zientzien lehenengo fakultadeak. Inaugurazino ofiziala 12:00etan izango da, eta ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria, Hezkuntza sailburu Isabel Celaa, Astuariaseko printzeak eta Espainiako Kultura ministro Cristina Garmendia izango dira. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, barriz, ez da eguerdiko ekitaldira joango, baina bai arratsaldean egingo danera. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea be 19:00etako inaugarazino-ekitaldi sozialean izango da. Gastronomia arloko mundu osoko lehenengo titulu unibersitarioa eskainiko dabe Donostian.

Donostiako Miramon auzoan dago Basque Culinary Center eta ikasturte honetarako 320 ikasleren eskaerak jaso ditu, horreetatik 56 ikaslek hasiko ditue ikasketak urriaren 3an. Ikasleen erdia, 23 lagun, Euskal Autonomia Erkidegokoa da; 27 Estadu espainiarreko beste erkidegoetakoak dira; eta, ganerakoak, Mexiko, Kolonbia, Txina, Venezuela, Frantzia eta Errumaniakoak. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen gradua titulua jasoko dabe lau urteko karrerea egiten dabenek.

Irakasle ezagunak izango dira Basque Culinary Center-en, besteak beste, Arzak jatetxeko Xabi Gutierrez, Etxanobeko Fernando Canales, Casa Gerardoko Pedro eta Marcos Morán, El Ermitañoko Pedro Mario Perez eta Mugaritzeko Berta Del Barrio. Ekimena sustatu daben sukaldariak patronatuko kide dira: Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Eneko Atxa.

Ikasketok eskaintzeaz gan, sukaldaritza eta elikagaiekaz lotutako teknikak ikertzeko zentroa be izango da Basque Culinary Center. Barrikuntza zentroak sei ikerketa-arlo izango ditu: elikadura-heziketa eta -ohiturak, elikadurea eta gizarte-erantzukizuna, elikadura-joerak, kudeaketa-barrikuntzea sektoreko enpresetan, elikadurareagaz lotutako teknologien garapena eta elikagaiak preparau, aurkeztu eta kontserbetea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu