Perretxikoak identifiketako zerbitzua eskainiko dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2011-10-05 17:49   Jan edanak

Perretxikoak identifiketako zerbitzua edegiko dau Bilboko Udalak, urriaren 10etik zemendiaren 29ra arte. Zerbitzua Osasun eta Kontsumo Sailean egongo da zabalik, astelehen eta martitzenetan, 9:00etatik 11:00etara. Jaiegunak dirala-eta, urriaren 24an, 25ean, 31n eta zemendiaren 1ean ez da zerbitzurik egongo, baina bai, urriaren 26an eta 27an eta zemendiaren 2an eta 3an, eguaztena eta eguena izan arren.

Bilboko Osasun eta Kontsumo Sailera perretxikoak eroaten dituenek batutako alean jatekoak diran edo ez jakin ahal izango dabe. Perretxikoak batzeko zaletasunak gora egin dauenez azken urteetan, intoxikazinoei aurre egin gura jake zerbitzu honen bidez.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak perretxiko-mota bakotxaren ale bat baino gehiago eroteko gomendioa egin dau, oina osorik eta ebagi barik dabela. Ahal dala, ale haziak eta sanoak (harrik bakoak) batu behar dira. Komenidu da batu dituan presoneak berak eroatea, inguruari eta habitatari buruzko zehaztasunak emoteko.

Perretxikoak batu eta zenbat arinen egin behar da konsultea, pare bat egun asko jota. Perretxikoak ez dira plastikozko boltsetatik kanpo gorde behar dira, zabal-zabal ipinita eta hozkailuaren beheko aldean, sorki siku eta garbiaz tapauta. Ez dira garbitu ez izoztu behar, harik eta zelangoak diran jakin arte, usaina eta kolorea galtzen dabe-eta. Ez dira ontzi berean gorde behar bestelako perretxikoekaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu