EAEko 30 bat enpresek euskal produktuak daroez gaurtik Madrilgo Gourmet aretora

Bizkaie! 2012-03-06 13:15   Jan edanak

Euskal produktuak barriro izango dira Madrilen gaurtik eguenera bitartean egingo dan Gourmet janari eta edarien 26. aretoan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazinoak sustatutako standean, Euskadiko elikagaigintza industriaren 30 bat enpresa izango dira.

Euskal produktuak barriro izango dira Madrilen gaurtik eguenera bitartean egingo dan Gourmet janari eta edarien 26. aretoan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazinoak sustatutako standean, Euskadiko elikagaigintza industriaren 30 bat enpresa izango dira.

Bisitari profesionalek sustapen-jarduera berezietan parte hartu ahal izango dabe, besteak beste, 15 bat minutuko iraupena daben zuzeneko sukaldaritzako erakusketetan. Eusko Jaurlaritzearen stand horretan bertan egingo dira erakusketok, eta sukaldari profesionalek errezetak preparauko ditue, inprobisetan errazak diran pintxoetatik hasi eta plater landuetaraino, danen ezaugarria lehengaia izanik.

Gainera, Euskadiren standean azokan parte hartzen daben upategietako ardaoaren galeria kokatuko da, eta bertan, Arabako Errioxako ardaoen, txakolinaren, sagardao naturalaren eta patxaranaren dastatze ugari eskainiko dira, sommelier baten gidaritzapean.

Eskaintza gastronomikoa askotarikoa izango da, elikagaigintzako sektore guztiek parte hartuko dabe, eta produktu naturaletik hasi eta laugarren eta bosgarren gamako ontziratuetaraino batuko dituen aurkezpenak egingo dira.

Gourmet Klubaren nazinoarteko aretoa 1986. urtean sortu zan goi mailako janari eta edarien produktore eta kontsumitzaileen arteko topagune izateko helburuagaz. Europan kalidadeko gastronomiaren sektorean erreferentzia garrantzitsuenetako bat dan azoka profesional honek jarduera paraleloen programa aberatsa dauka, besteak beste, mahai-inguruak, erakusketak, lehiaketak, eztabaidak eta txapelketak.


Eusko label dendea

Eusko Jaurlaritzeak Gourmet aretoaren 26. edizinorako aurreikusitako jardueren artean nabarmentzekoa da Eusko Label online dendearen aurkezpena martiaren 6an, goizeko 11:00etan. www.euskolabeltienda.com espazio birtuala kalidade ziurtatua daben Euskadiko produktuen erakusleiho ofiziala izateko helburuagaz sortu da.

Denda barrian Eusko Label eta Euskal Baserriko produktuak eta bermedun beste marka batzuk topau ahal izango dira, baita Euskadin dagozan jatorrizko bost deituren barruan sailkatuta dagozan produktuak be, euren Kontseilu Arauemoileek kudeatuta.

Plataforma digital hori Hazi Fundazinoak kontrolau eta kudeatuko dau; korporazino hori Itsasmendikoi, IKT eta Kalitatea Fundazinoa enpresek osotzen dabe, eta euskal zerbitzuak modu orokorrean bateratzeko asmoagaz sortu da, lehen sektorearen, elikagaigintzearen, landa-ingurunearen eta itsas bazterraren lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzeari begira.


Idiazabal gaztaia

Idiazabal Gaztairen jatorrizko deitureak bere 25. urteurrena ospatuko dau Eusko Jaurlaritzearen standean eguaztenean, martiaren 7an, eguerdiko 13:30ean.

Erakunde hau 1987an sortu zan latxa ardien eta Karrantzako ardien artzaina eta benetako Idiazabal gaztaiaren produktorea babesteko, eta, bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta kalidadea ziurtatzeko.

Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago atxikita dagoz jatorrizko deitura honi, eta gehienek beren ustiapeneko esnea erabiliz produziduten ditue beren produktuak. Horreen neurriak, edozelan be, artisau erako zainketea ziurtatzen dau, bai prestakuntza-aldian eta bai umotze-aldian edo fintze-aldian be. Esnearen eta gaztaiaren produkzinoa Hego Euskal Herrian egiten da beti (Erronkari bailaran izan ezik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu