Arabar Errioxako sei upategi izango dira London Wine 2010 ardao azokan
2010-05-18 10:41 Jan edanakMerkadu ingelesa tradizinoz Errioxako ardao kontsumitzaile garrantzitsua da, Europa mailan ardao inportatzaile garrantzitsuenetarikoa baita.
Jaurlaritzeak eta Basque Culinary Centerrek hitzarmena sinatu dabe euskal gastronomiaren bitartez turismoa sustatzeko
2010-04-30 11:04 Jan edanakErakundeok helburu bi ditue: batetik, Euskal Autonomi Erkidegoko gastronomiaren inguruko ikerketa eta barrikuntza lagundu eta sustatzea eta, bestetik, gastronomiaren arloko aitzindaritzea finkatzea, turismoari begira elementu bereizgarria dan aldetik.
Ardotxu: txikiteorako ardaoa
2010-04-12 14:57 Jan edanakBizkaiko 25 bat bodega alkartu dira Ardotxu izeneko logotipoagaz txikiteorako ardao bat atarateko. Helburua ardao hori ezagutzera emon eta beronen kalidadea bermatzea da, kontsumitzaileen konfidantzea berreskuratzeko.
Bilboko 350 ikaslek parte hartu dabe 'Slow Food eta Udal Merkatuak' hezkuntza-zirkuituan
2010-04-08 18:26 Jan edanakIkasleei Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkartearen filosofian oinarritutako nutrizino eta kontsumo-ohiturak irakastea izan da programearen helburu nagusia, elikadura garbia, osasuntsua eta bidezkoa egiten lagun leikien ezaguera eta ohitura osasungarrien mesedetan.
Arabar Errioxako 14 upategik parte hartuko dabe martiaren 21etik 23ra Proweingo (Alemania) ardao azokan
2010-03-11 13:37 Jan edanakAlemania munduko ardao inportatzaile nagusiena da, kontsumiduten dauen %75 inportautako ardaoa baita. Izan be, ardao gehiena Italiatik, Frantziatik eta Espainiatik ekarritakoa da.
Nazinoarteko 66 upategi batuko dira martiaren 13an Durango Ardao Saltsan azokan
2010-02-26 09:59 Jan edanakDurango Ardao Saltsan azokearen helburua da kontsumitzaileei delicatessen elikagaiak eta Euskal Herriko, Galiziako, Espainiako, Alemaniako, Frantziako edota Italiako upategirik garrantzitsuenetako ardaoak ezagutarazotea.
Aurten be, Esne-Bildotsaren Jaia ospatuko da Bilbon
2010-02-19 13:15 Jan edanakGoizeko 9:30ean, Carlos Ibarrondo aditua Bizkaiko produktoreek ekarritako 40 esne-bildotsak burduntzian erreten hasiko da Plaza Barrian. Ondoren, 1.500 pintxo eskainiko dira 12:30etik aurrera. Pintxoak euro batean egongo dira salgai eta jasotako dirua Caritas erakundeari emongo jako.
XII. Bizkai-Vinos Bilbon, tartean 150 upategi baino gehiago dirala
2010-02-15 11:50 Jan edanakGaur, zezeilak 15, eguerdiko 12:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean, Bilboko Euskalduna jauregian da hitzordua eta, parte-hartzaileek, besteak beste, 'Eminasin', Duero Erriberako Matarromera Upategiak egin dauen alkoholik bako lehenengo ardaoa probau ahal izango dabe.
Eusko Jaurlaritza eta EAEko zortzi enpresa Moskun dagoz, elikagai eta edarien arloko Prodexpo azokan
2010-02-11 10:46 Jan edanakBisitearen helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazinoarte mailan erreferentzia legez sendotzeko asmoz.
Eusko Jaurlaritzeak 7,2 miloe euro baino gehiago bideratuko ditu ardaoaren sustapenerako
2010-02-10 09:58 Jan edanakArdaoaren Batzorde Aholku-emoile sortu barrian, sektoreko hainbat eragilek ideiak emongo ditue, eta ardaoaren sektoreak zer behar dituan eta alkarregaz zer estrategia erabili behar daben esango deutsie administrazinoari.
Mahatsaren usteldura grisa aurreikusteko biosensore barria
2010-01-20 14:49 Jan edanakUsteldura grisaren kontrako tratamendu prebentiboa egitea lau mila euro hektareako dala kalkuletan da, eta sistema barri honegaz dirutza hori gastau beharrik ez da egongo. Sistemearen izena Safegrape da (Mahats segurua/mahats sanoa).
Ardaoaren osogaiak bereiztu eta alkoholik bako ardaoa lortu dabe
2009-11-17 14:28 Jan edanakSCC prozesuaren bidez lortutako ardaoa ikerkuntzan hiru urte luzeren lana da. Laster merkaturatzeko asmoa dago formatu barritzaile batean, 200 mililitroko lata edo poteetan eta hiru erreferentzia desbardin izango ditu.
Txanpainaren burbuilen misterioak
2009-10-26 13:36 Jan edanakTxanpaina eta kolonia, perfume edo lurrinak buztartu ditue oraintsu Frantziako Reimseko Champagne-Ardenne Unibersidadeko zientzia fakultadeko adituek; kontua da ze txanpain kopa bateko burbuilatxoek, aerosol eran esentzia bitxi batzuk sortarazoten dituela eta likidoaren gainean geratzen dirala.
Gastronomiaz gozetako aukerea, Foccus Bilbao 2009 azokan
2009-10-05 14:22 Jan edanakBEC azoka-barrutiak Foccus Bilbao, Gastronomiaren eta Elikadurearen Azoka Profesionala hartuko dau bigarrenez. Ostalaritza eta sukaldaritzako profesionalek urriaren 5etik 7era izango dabe hitzordua bertan. Kalidadezko produktu barriak erakusteaz gan, bestelako jarduera bereziak be antolatu ditue.
World Bulk Wine Exhibition ardaoa soltean saltzeko nazinoarteko topaketea
2009-09-23 17:49 Jan edanakWorld Bulk Wine Exhibition, zemendiaren 9an eta 10ean egingo da Amsterdameko RAI Eliciumen. Kalidadeko ontziratu bako ardaoa saldu eta erosteko nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetarikoa izango da.
Mahats-batzearen Jaia ospatuko da zapatuan Zarautzen
2009-09-17 11:42 Jan edanakZarautzek urteko ekitaldirik berezienetako bategaz agurtuko dau aurtengo udako programazinoa, Turismo Bulegoak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak antolatuta, Mahats-batzearen Jaia ospatuko baita zapatu honetan, irailaren 19an.
XVI. Mahats-batzearen Jaia irailaren 13an Paganos herrian
2009-09-08 17:17 Jan edanakIrailaren 13an, mahats-batzearen garaiagaz bat eginez, urtez urte Arabar Errioxako udalerri batean egiten dan Mahats Batzearen Festako XVI. edizinoa ospatuko da. Aurten jai herrikoi hori Páganos herrian egingo da eta urtero hurreratzen diran 15.000 bisitariak batzea espero da.
Errioxa Jatorrizko Izentapenak hurrengo mahats batzerako oinarriak onartu ditu
2009-08-11 12:27 Jan edanakErrioxako Jatorrizko Izentapeneko kontseiluak hurrengo mahats batzerako arauak onartu ditu. Besteak beste, ardaoaren jatorria eta kalidadea aztertzeko kontrolak, produkzino bakotxaren gehienezko errendimentua eta eraldaketea, mahastiak zelan eta zenbat ureztatu, baita arauak zelan betearazoko diran be. Hau da, kide guztiek bete beharreko kontrol eta ikusketak arautu ditu.
Fischer Boelek ezezkoa emon deutso ardao baltza zuriagaz nahastetako proposamenari
2009-07-27 12:21 Jan edanakErabagi horregaz, ardao nahasketearen inguruan azken aldian ardaogintza arloan izandako astrapaleari urtenbidea emon jako. Frantzia izan da, batez be, nahasteko aukerearen kontra egin dauena, Italia, Espainia eta Suitzagaz batera.
Izozkiak, udan bat baino gehiago
2009-06-30 11:57 Jan edanakIzozkiak oso elikagai nutritiboak dira, udan zein neguan jatekoak, beti neurriz, kaloria asko daukiezalako. Baina kontsumoa horrenbeste igotea… Argi dago publizidadeari nutrizionisten aholkuei baino jaramon gehiago egiten jakola.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...