2010eko Arabako Txakolina aurkeztu dabe 'oso ona' kalfikazinoagaz
2011-03-28 11:44 Jan edanakZazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina Jatorri Deiturak 2011an: Arabako Txakolina Xarmant, Beldui Upategia Beldui, Garate Txakolin Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Txakoli Landa-turismoa Mahatxuri, Arzabro Txakolina Ametza eta Artomañako Txakolina Eukeni.
Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak (JDKA) Txakolin Barria 2010 aurkeztu eban joandako zapatuan Gasteizko Abastos Plazan izandako ekitaldi batean.
Jardunaldi honetan, urteko produkzinoak jasotako kalifikazinoa emon dabe jakitera JDKA-ko arduradunek. Leticia Plágaro, enologoa, Gasteizko La Cocina de Plágaro jatetxeko sommelierra, Espainiako 2. sommelierra eta Zilarrezko Sudurraren irabazlea 2008an, izan da 2010eko Arabako Txakolinaren oso ona kalifikazinoa ezagutzera emon dauena. Leticia Plágarok uztako txakolinagaz topa egin eta gero, hurreratu diran guztiek be txakolin barria probetako aukerea izan dabe. Konbidatuek Jatorrizko Deituradun Arabako Txakolina ezaugarria daben zazpi txakolin desbardinak probau ditue.
Jose Antonio Merino, Deiturako gerentearen berbetan: txakolinaren mahats-batzearen produkzino datuek 443.115,50 kiloko erabatekoa emoten dabe; hau da, JDko historian errekorra izan zan 2009ko kanpainan baino (386.541,29) % 15 gehiago. Klimatologia zein osasun ikuspuntutik be, urte ona izan da eta hori 2009an landatutako hektareak ez dirala kontuan hartzen 2011an hasiko diralako emoten.
Zazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina JDak 2011an: Arabako Txakolina Xarmant, Beldui Upategia Beldui, Garate Txakolin Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Txakoli Landa-turismoa Mahatxuri, Arzabro Txakolina Ametza eta Artomañako Txakolina Eukeni.
Aurten Arabako Txakolinaren JDak bere historiako uztarik handiena erregistrau dau, izan be, 443.115,50 mahats kilo batu dira, hau da, pasa dan kanpainan baino 70.000 botila gehiago jarriko dira merkatuan eta hori igaz 336.500 botila izan zirala.
Upeltegietan jasotako mahatsaren kalitatea bikaina izan da, hurrengo baldintzakaitik:
- Inausketea ohi baino beranduago hasi zan negu gogorrak ekarri zituan edurte eta euriakaitik.
- Loraldian zenbait arazo sortu ziran udaberriko euriteakaitik.
Hori dala eta, bariedade goiztiarren zenbait mordo galdu ziran baina Arabako txakolinaren mahasti gehienak mobitze izenagaz ezagutzen dan arazoari ondo egin eutson aurre JDako bariedade nagusien loraldia apur bat atzeratua etorrelako eta mahasti nagusiek ez ebelako minik hartu. Azken epean ur falteak sortutako estresa gogorra izan arren, produktoreek upeltegietan aurkeztu eben mahatsaren kalidadea oso ona izan zan.
Patxi Eceiza, Txakolin Barriaren aitabitxia
Txakoli Barriaren kortxo-atarate ekitaldia Gasteizko Abastos Plaza merkataritza-guneko bigarren solairuan (pasa dan zemendian Arabako Txakolinak dendea zabaldu eban tokian) ospatu da eta ekitaldiak aitabitxi bikaina izan dau aurten ere, Patxi Eceiza sukaldaria.
Patxi Eceiza Gasteizko Zaldiaran jatetxeko sukaldariburua da, 2004tik merezidutako Michelín izar baten jabea. Munduko sukaldari garrantzitsuenakaz lan egin dauen sukaldariburua ekitaldi honen aitabitxi hautatua izan da bere etenbako barrikuntzakaitik, Arabako produktuakaz egindako plater txundigarriakaitik eta Arabako produktore eta egileen lanaren alde etenbarik eginaz Gasteiz eta Araba munduko gastronomia maila gorenean kokatzeagaitik.
Sukaldaritza promozinoak
Txakolin barria aurkezteko ekitaldiaren ondoren, Alava Incoming jatetxeetan apirilaren amaierara arte izango diran promozinoak jarri dira martxan. 2010eko txakolinagaz egindako platerak eta txakolina bera sustatzeko kanpaina honetan, hurrengo jatetxeek hartzen dabe parte: Erausquyn Ostatua, Olarizu Jatetxea, Erpidea Jatetxea, Cube Jatetxea, Arkupe Jatetxea, El Portalón Jatetxea eta Matxete Jatetxea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!