Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro be
2010-11-30 17:30 Jan edanakIdiazabal Gaztaiak nazinoartean dauen arrakasta ikaragarriaren lekuko dira World Cheese Awards sari entzutetsuetan irabazitako 2 super urrezko domina, urrezko 12, zilarrezko 8 eta brontzezko 19.
Idiazabal Gaztaia Jatorrizko Deiturako 31 gaztandegiek 41 domina irabazi ditue munduko gaztai onenak saritzeko World Cheese Awards sari entzutetsuetan; aurtengoa Birminghamen ospatu da. Aurtengo txapelketea urriaren 1ean izan zan eta mundu osoko 2.629 gaztai aurkeztu ziran. Danetara, 29 herrialdetako gaztak aurkeztu ziran eta horrek are garrantzi handiagoa emoten deutso sariari. Epaimahaian 201 aditu egozan, 29 herrialdetatik etorritakoak (Europakoak, Mexikokoak, Hego Amerikakoak, Japoniakoak eta Australiakoak, besteak beste) eta horreen lana izan zan 2010ko gaztairik onenak aukeratzea.
Idiazabal Gaztaiak nazinoartean dauen arrakasta ikaragarriaren lekuko dira 2 super urrezko domina, urrezko 12, zilarrezko 8 eta brontzezko 19.
Kontuak kontu, gure artzainen ahalegina, ilusinoa eta lan ona kanpoan be autortuak izan dira eta okasinoak merezidu dauela eretxita, Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deitureak ekimen publikoa iragarri dau abenduaren 15erako Bilbon; hitzordu horretan, aitatu sariak banatuko dira eta urtean zehar, hemengo zen atzerriko txapelketetan sarituak izan diran gaztategien aitamen bat egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!