Txakolinak eta Errioxako ardaoak protagonista Londresen

Bizkaie! 2010-06-25 12:26   Jan edanak

Erakusketea Eusko Jaurlaritzeak antolatu dau, eta garagarrilaren 7an izango da Londresko 'Lord's Cricket Ground' egoitzan. Hurreratzen diranek, 35 euskal ardaogile baino gehiago ezagutzeko aukerea izango dabe, baita Errioxako azken ardao bereziak eta txakolina probetako aukerea be.

Garagarrilaren 7an, bi euskal ardao mota edo izendapen honeek maite dituenek aukerea izango dabe Londresen egingo dan erakustaldi eta dastaldian parte hartzeko. Ekimenaren helburu nagusia bertakoei euskal ardaoak ezagutarazotea da, izan be, kanpoko zale askok espainiar ardaoak ezagutu arren, gitxik daukie euskal ardaoen barri. 'Seek the Sensational' izenburupean, ardao erosle, kritiko, zale, eta ostalaritza zein aisialdiko langile eta txikizkako zein handizkako bezeroak batuko ditu ekitaldiak.

Erakusketea Eusko Jaurlaritzeak antolatu dau, eta garagarrilaren 7an izango da Londresko 'Lord's Cricket Ground' egoitzan. Hurreratzen diranek, aitatu izendapenetako 35 euskal ardaogile baino gehiago ezagutzeko aukerea izango dabe, baita Errioxako azken ardao bereziak eta txakolina probetako aukerea be.

Horrezaz gan, Euskal Herriko zein Erresuma Batuko ardao industriako adituek berbaldi bat emongo dabe bisitariak testuinguruan kokatzeko.

Ardao merkatuko profesionalek, gainera, aukerea izango dabe Euskal Herrirako bidaia zozketatuko dauen lehiaketa batean parte hartzeko.

Bisitariek www.basquewines.co.uk webgunean izena emon behar dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu