Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro
2011-03-03 14:09 Jan edanakAurten, 858 gaztai lehiatu dira, munduko bazter guztietatik ekarritakoak (Alemania, Argentina, Danimarca, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Uruguay eta Espainia)
Atzo, Gaztela eta Leon-batzordeak II. Nazinoarteko eta VIII. Estadu mailako sariak emon zituan. Idiazabal Gaztaiaren hiru gaztandegilek sari nagusiak irabazi zituen. Ardiaren esne gordinez egindako gaztaiak modalidadean, J. Aranburu Elkarte SATek, Idiazabalgoak (Gipuzkoa), Urrezko Cincho saria irabazi eban. Sei hilebete baino gehiagoko ardiaren esne gordinez egindako gaztaiak modalidadean, Aizpea EZk, Olaberrikoak (Gipuzkoa), Zilarrezko Cincho saria irabazi eban eta ardiaren gaztai keztatua modalidadean, Queserias Araiak, Araiakoak (Araba), Zilarrezkoa Cinchoa.
Valladolid uriak nazinoarteko bigarren eta estadu mailako zortzigarren ekitaldia jaso eban bart. Aurten, nazinoartekoaren parte-hartzea itzel igon da, izan be, 858 gaztai lehiatu ziran, munduko bazter guztietatik ekarritakoak (Alemania, Argentina, Danimarca, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Uruguay eta Espainia).
Epaimahaian 120 dastatzaile egozan, 10 herrialdetatik etorritako adituak (Argentina, AEB, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errusia, Uruguay, Alemania eta Espainia) eta horreen lana izan zan gaztai onenak aukeratzea.
Kontuak kontu, Idiazabal Gaztaiaren Jatorri Izendapeneko Kontseilu Arautzaileak poz handia adierazo dau dastatzaile aditu batzorde garrantzitsuenek, nazinoartean eta maila honetako lehiaketetan, gure gaztaia aukeratzen jarraitzen dabelako eta uste osoa dogu, sari honeek guztiak gure eragilek egiten daben ahalegin, ilusino eta ondo egindako lan gogorraren kanpoko errekonozimendua dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!