Saltsa bizkaitarrari buruzko lehen liburu monografikoa argitaratu dau BBK-k
2010-06-04 15:50 Jan edanakBBKren 'Bizkaiko gaiak' bildumako azken liburua saltsa bizkaitarrari eskainitakoa da, 'Bizkaiak dauen enbaxadore unibertsalenari'. Jose Angel Iturbe sukaldaria eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Ostalaritza Eskolako irakaslea da liburuaren egilea, eta saltsa famatu eta gozo honi buruz argitaratu dan lehen liburu monografikoa egin dau.
BBKren 'Bizkaiko gaiak' bildumako azken liburua saltsa bizkaitarrari eskainitakoa da, 'Bizkaiak dauen enbaxadore unibertsalenari'. Jose Angel Iturbe sukaldaria eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Ostalaritza Eskolako irakaslea da liburuaren egilea, eta saltsa famatu eta gozo honi buruz argitaratu dan lehen liburu monografikoa egin dau.
Bilbon, BBK Aretoan aurkeztu dabe gaur argitalpen barria, Gaminiz jatetxeko Aitor Elizegi eta Etxanobe jatetxeko Fernando Canales bertan zirala.
Egilearen esanetan, saltsa bizkaitarra 'sukaldeko izar unibertsala' da, eta bere osogaietan saltsa gitxik daben zorroztasuna gordetea lortu dau: 'kipula gorria eta piper gorria', besterik ez. Iturbek muga horreen barruan ezartzen dau saltsa honen unibertsoa, eta bikaintasuna lortu ahal izateko lehen lorealdiko piperra behar dala be zehazten dau. Halan da be, ikertzaileak onartu dau badirala 'saltseari urdai-azpikoaren hazurra, tomate apur bat edo gailetak' be jarten deutsiezanak.
Liburuaren orrialdeetan saltsa bizkaitarragaz zerikusia daben hainbat pertsonaia historiko dagoz, besteak beste, Sabino Arana, Galesko printzea, Miguel Unamuno eta Emilia Pardo Bazan kondesa.
Jose Angel Iturbek dinoanez, 'Erromari esker daukagu saltsa bizkaitarra, kipula erromatarrek ekarri euskuelako, eta Cristobal Coloni Ameriketatik piperra ekarri izana zor deutsagu. Baina, batez be, gure sukaldariren baten sormen anonimoari zor deutsagu, makailaoarentzat lagungarri aparta dan saltsa hau sortu ebalako'.
Saltsa bizkaitarrari lotutako aurrekari historikoez gan, Jose Angel Iturbek saltseagaz egin daitekezan hainbat errezeta proposatzen ditu liburu honetan, txahalaren mutur eta masailak, tripakiak edo txarriaren hankak bizkaitar erara, berbarako. Horrezaz gan, Bizkaiko bost sukaldari famatuk saltsa honetan oinarritutako hainbat jateko be proposatzen ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!