Santi Santamaria sukaldaria hil da Singapurren
2011-02-17 14:57 Jan edanakSanti Santamaria sukaldari katalanak 53 urte zituan eta Singapurren hil da bart bihotzekoak jota. Singapurren, alabearen ardurapean daukan jatetxe bat bisitetan egoan.
Santi Santamaria sukaldari katalanak 53 urte zituan eta Singapurren hil da bart bihotzekoak jota. Singapurren, alabearen ardurapean daukan jatetxe bat bisitetan egoan.
Orain hiru urte Santamariak, La cocina al desnudo argitaratu ebanean, eztabaidea sortu zan, izan be, gaur egungo sukaldaritzan erabilten diran teknologia eta osogaien kontra egin eban. Ondo etorria izan daitela teknologia, baina teknologia ez da produktua. Egun sukaldeetan indarra daben produktuak ez datoz lurretik, naturatik; lantegi kimikoek produzidutakoak dira, idatzi eban liburuan.
Santamariak Sant Celonin (Bartzelona) zabaldu eban bere lehenengo jatetxea, 1981ean, eta 1994an Michelin gidako hirugarren izarra lortu eban -lehen katalana izan zan holako saria eskuratzen-. Madrilen be zabaldu eban jatetxea -izen berekoa-, eta horrek bi izar ditu. Haren jatetxe Evok (Bartzelona) eta Tierra de Toledok (Espainia) bana dabe. Dubain eta Singapurren be jatetxe bana zabaldu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!