Itsasmendi 2010 eta Itsasmendi Urezti 2008 txakolin uztak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2011-03-11 11:59   Jan edanak

2008ko Itsasmendi Urezti txakolinari jagokonez, 8.000 botila produzidu dira. Artisau produktu hau oso delikatua da, 2004ean abian jarritako slow-food mobimentuko produktuen estilokoa.

Itsasmendi 2010 eta Itsasmendi Urezti 2008 txakolin uztak aurkeztu ditue Bilboko Erriberako Merkatuan. Azoka bilbotarrak konpromisoa dauka tokiko produktuakazko eta, esangura horretan, Bizkaiko ardao honeek sustatu nahi izan ditu bertako Merkatari Elkartearen laguntzinoagaz.

Itsasmendi txakolina Hondarrabi zuri eta Hondarrabi zuri zerratie bariedade autoktonoen arteko coupage dalakoaren ondorioa da. Txakolin horren izaerea hainbat faktorek baldintzatzen dabe, besteak beste, lur-zatien dibersidade geologikoa eta mikroklimatikoa, mahastizaintza iraunkorra eta ingurumenagazko adeitsua dan ardaogintzea.

Upategi bizkaitarreko arduradunek azaldu dabenez, 2010eko uztan gorabehera handiak izan dira, batez be mahastiak loran egozan fasean (bagilean); izan be, bolada horretan tenperatura hotzak izan ziran eta euri asko egin eban, horrek galera handiak eragin zitualarik produkzinoan. Edozelan be, mahatsa heltzeko baldintzak ezin hobeak izan ziran irailean eta horri esker, kalidade handiko uzta lortu ahal izan da (eskasa baina kalidade handikoa). Holan, usain bizi, orekatu, freskoa eta iraunkorreko txakolina lortu da.

Bestalde, 2008ko Itsasmendi Urezti txakolinari jagokonez, 8.000 botila produzidu dira. Artisau produktu hau oso delikatua da, 2004ean abian jarritako slow-food mobimentuko produktuen estilokoa. Txakolin hori preparetako mahatsa zemendiaren amaieran batu zan, ingurualdeko (Gernika-Lumo) baldintza klimatikoei esker (gau freskoak eta hego-haizea) mahatsondo-enborrean gehiegi helduta egoanean. Horrezaz gan, denpora tarte labur batean upeletan eta denpora luzez botiletan ondu da zonaldeko nobedadea bilakatu dan txakolin hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu