Karlos Argiñano omendu dabe Gastronomika jardunaldietan
2010-11-23 10:29 Jan edanakKarlos Argiñanoren ibilbidea omendu dabe San Sebastian Gastronomika-Euskadiko Goza Ezazu Nazinoarteko Biltzarraren XII. edizinoan. Besteak beste, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana lankideek euren mirespena agertu deutse Zarautzeko sukaldariari.
Karlos Argiñanoren ibilbidea omendu dabe San Sebastian Gastronomika-Euskadiko Goza Ezazu Nazinoarteko Biltzarraren XII. edizinoan. Besteak beste, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana lankideek euren mirespena agertu deutse Zarautzeko sukaldariari.
Gastronomika pasa dan domekan, zemendiak 21, hasi zan eta Donostiako herritarrei zuzendutako ekitaldiak eta Miramoneko Teknologia Elkartegian antolatutako afaria izan ziran jarduera nagusiak lehenengo egun horretan. Halan da be, sukaldaritza biltzarraren inaugurazino ofiziala atzo eguerdian izan zan Kursaalen.
Andoni Luis Aduriz (17:15), Joan Roca (18:00) eta Juan Mari eta Elena Arzak (18:45) sukaldariek berbaldiak emon zituen eta 'Jordi Estadella' I. Nazinoarteko Gin Tonic Txapelketearen finala be izan zan.
New Yorkeko sukaldaritezaren aniztasuna protagonista izango da gaur, martitzena. Eta Nazinoarteko Biltzarra eguaztenean amaituko da; zortzi sukaldarik, Eneko Atxa eta Iñigo Lavado euskaldunak tartean, ikuskizun berezia eskainiko dabe eta euren platerak zuzenean preparauko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!