Bertoko produktuen alde egin daben 15 sukaldari saritu ditu Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak
2011-03-11 14:47 Jan edanakBereizgarriak emoteko ekitaldia Bilboko Udalak eta Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak antolatu dabe eta azaldu dabenez, honen guztiaren helburua da, tokiko nekazaritzako elikagaien sareari eustea, biodibersidadea aintzat hartzea eta sasoian sasoiko sukaldaritzea defendidutea.
Bilboko Alondigean emon deutsiez Km 0 bereizgarriak Bizkai osoko 15 sukaldariei, euren jatetxeetako menu eta jardueretan euskal tradizino gastronomikoa eta bertoko produkzinoa aintzat hartzen dituelako. Km 0 oroigarria jasoteko betebeharreko baldintzen artean dago, gitxienez inguruko hiru baserritarren produktuak erostea, jatetxetik ehun kilometro edo gitxiagora jarduten diranak. Ganera, jatetxeko menuko proposamenen % 40 inguruko produktuakaz egin behar da eta ganerakoa be, produkzino ekologikoz lortutako janaria izan behar da. Baldintza horreek beteta, Bizkaiko 15 sukaldarik jaso dabe Km 0 bereizgarria, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen eskutik. Azkunak azpimarratu dauenez, betiko usain eta zaporeak berreskuratzeko ahalegina egin dabe sukaldariok.
Bereizgarriak emoteko ekitaldia Bilboko Udalak eta Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak antolatu dabe eta azaldu dabenez, honen guztiaren helburua da, tokiko nekazaritzako elikagaien sareari eustea, biodibersidadea aintzat hartzea eta sasoian sasoiko sukaldaritzea defendidutea. Produktu tradizional asko desagertzen dagoz apurka-apurka eta saritutako jatetxeek egiten daben lana ezinbestekoa da produktuok erakutsi eta atzera be jentearen lehentasunetan sartu daitezan. Km 0 bereizgarrien helburuek bat egiten dabe Slow Food mogimeduaren ideiakaz. Filosofia hori 1989an sortu zan, lekuan lekuko elikagaiak indartu eta tradizinozko zapore eta elikadura-ohiturak berreskuratzeko. Gaur egun, Slow Food mobimentua mundu osoko 150 herrialdetara zabaldu da eta Bizkaian jarraitzaile ugari daukaz, Km 0 bereizgarria jaso barri daben 15 sukaldariak horren adierazgarri.
Iñaki Azkunak esker oneko berbak euki ditu sarituentzat, muota horretako jatekoaren jarraitzaile fina dala autortu dau Bilboko alkateak: Zuek sustatzen dozuen gastronomia-eredua danontzat ona da, produktore, sukaldari zein kontsumitzaileentzat, azpimarratu dau Azkunak, eta ganeratu dau: mahaian zelan faltauko dira ba, betiko kipula, tomate eta piperrak?
Slow Food mobimentuak emondako Km 0 bereizgarria, honako 15 sukaldariok jaso dabe: Aitor Basabe (Arbolagaña jatetxea), Aitor Elizegi (Gaminiz), Alvaro Garrido (Mina), Beñat Ormaetxea (Jauregibarria), David Garcia (Tamesis), Eneko Atxa (Azurmendi), Guillermo Fernandez (Baita Gaminiz), Iñigo Ordorika (Zallo Barri), Jabier Gartzia (Boroa), Jose Miguel Olazabalaga (Aizian), Lara Martin (Mina), Mikel Poblacion (Etxanobe), Pablo Urzay (Urzay), Ricardo Perez (Etxeko Jana) eta Saray Rueda (Yandiola).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!