Labayru Fundazinoak esamolde eta lokuzinoak batu ditu Hiztegi Fraseologiko barrian
2015-06-25 14:17 Euskerea berbagaiGaztelaniazko 3.500 lokuzinotik gora dakarz Labayruren Hiztegi Fraseologikoak, hareen euskerazko ordainakaz batera. Eten barik barritzen joango dan tresnea izango da, on-line hiztegi batek emoten dituan abantailei esker. Labayruren hiztegiak konsultau ahal izateko, webgune barritua atondu dau Fundazinoak: hiztegia.labayru.eus
Sei ikastetxetako 143 ikasleren artelanak ikusgai dagoz Bilboko Guggenheim Museoan
2015-06-22 15:10 KultureaArtea Ikasbide programeak ibilbide luzea bete dau dagoeneko, Guggenheim Museoaren eta BBK Fundazinoaren alkarlanari esker. 1998tik, 2.639 ikaslek, 28 artistak eta 186 irakaslek parte hartu dabe. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 127 ikastetxe dagoz edo egon dira egitasmoan sartuta.
Euskadiko jazz denporaldia Getxon hasiko da, garagarrilaren 1etik 5era
2015-06-17 15:37 MusikeaZiklo nagusian, Biotz Alai plazako eszenatokian, Avishai Cohen israeldarra izango da lehenengoa, garagarrilaren 1ean. Hilaren 2an, Nettwork izeneko laukotearen txandea izango da. Nettworkeko partaide guztiak ospe handikoak dira: Stanley Jordan, Casimir Liberski, Charnett Moffett eta Jeff Watts. Hilaren 3an, Joe Lovano Quartet izango da Getxon eta, biharamunean, The Stanley Clarke Band. Amaitzeko, Madeleine Peyroux izango da Biotz Alain, 5ean.
Antzerki eskolen arteko lehiaketako irabazlea Bilbon erabagiko da
2015-06-16 15:17 KultureaSGAE erakundeak antolatuta, FETABI, antzerki eskolen jaialdia antolatu dabe aurten eta sei finalisten lanak Bilboko Campos antzokian ikusi ahal izango dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 5era arte. Guztira, antzerki eskoletako ikasleek idatzi eta antzeztutako 22 obra aurkeztu dira aurtengo edizinoan, aurrekoetan baino gehiago. Finalisten artean, hiru euskal konpainia dagoz.
Herritarrek ipinitako kexei esker aldaketak igarten dirala dino Behatokiak
2015-06-11 14:33 Euskerea berbagaiHizkuntza Eskubideen Behatokiaren 2014ko txostenean jasoten danez, euskerea ezin erabilteagatik herritarrek ipinitako kexak ez dira gitxitu. Zenbaki zehatzik ez dabe emon nahi izan, kexa bakar baten atzean persona askori eragiten deutsen kasuak egon leitekezalako eta, beraz, kopuru zehatzak ez diralako hizkuntza eskubideen urraketen neurriaren erakusle ona.
Ikus-entzunezkoak bultzatzeko Benito Ansola saria martxan ipini dabe
2015-06-10 15:14 ZinemeaEuskaltzaleen Topaguneak, EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Lekeitioko Udalak bat egin dabe proiektuan. 2012an emon eben Benito Ansola saria lehenengoz, baina ordutik geldirik egon da. Aurten barriro berreskuratuko dabe, euskerazko ikus-entzunezko produktuak gauzatu nahi dituen egile gazteei laguntzeko.
Idatz eta Mintz literatur aldizkaria saritu dabe Bilboko liburu azokan
2015-06-08 15:15 sariak-autortzakLabayru Fundazinoak 1981etik argitaratzen dau, gaur egun zenbaki bi urtero. Euskerazko idazle klasikoak berreskuratu, barriei atea zabaldu eta herri literaturea bultzatzen egindako lanagaitik, liburu azokako arduradunek urrezko lumea emon deutsie Idatz eta Mintzeko arduradunei, Bilboko Arenalean egindako ekitaldian.
Euskal Ilustrazinoaren sasoiko doinuak disko baten batu ditu Khantoria hirukoteak
2015-06-03 15:30 MusikeaXVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran Euskal Herrian idatzitako ganbera-musikearen partiturarik ez da gorde, baina sormen handiko sasoia izan zala badakie adituek. Hortik abiatuta, Khantoriako musikariek euskal Ilustrazinoaren sasoiko klaberako partiturak hartu, biolinerako zein biolarako zatiak gehitu eta orduko ganbera-musikearen doinuen parekoak sortu ditue.
Oraintsu dohaintzan jasotako artelan batzuk jentaurrean aurkeztu ditu Bilboko Arte Eder Museoak
2015-06-01 14:57 KultureaDanetara, 30 artelan inguru erakutsi ditu museoak, joan diran hileotan jasotako obren lagin txiki baina adierazgarri bat. Margolanak, eskulturak eta kartelak dira. Besteak beste, 20. mendeko euskal artista esanguratsuenetako batzuen piezak ikusi leitekez, esate baterako, Ricardo Baroja, Gonzalo Chillida, Vicente Ameztoy eta Andres Nagelenak.
Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 30etik bagilaren 7ra bitartean egingo ditue, kolegiatan
2015-05-22 15:01 MusikeaKantua, eleiz musikea eta antxinako doinuak ezagutzeko aukerea emongo dau beste behin Ziortzako Kontzertuak zikloak, Oiz mendiaren magalean dagoan kolegiata ospetsuan. Aurten, 27. ekitaldia beteko dau ekimenak. Maiatzaren 30ean hasita, Algarabia, Ismael Fernandez de la Cuestaren gregorianoen taldea, Los Tonos Humanos eta Zenarruzako Kamerata entzun ahal izango dira.
Euskal Herriko konpainiek 12 estreinaldi eroango ditue Leioako Umore Azokara
2015-05-15 15:41 KultureaMaiatzaren 21etik 24ra egingo da kaleko artisten topaleku bihurtu dan azokea. Aurtengo ekitaldian, 17 euskal konpainia egongo dira Leioan eta 12 obra estreinauko ditue.
Bilbon arteak kalera urtengo dau maiatzaren 15 eta 16an
2015-05-13 15:42 kulturbizKulturea eta artea jentearengana hurreratzea da Bilbao Art Districten helburua, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, danok disfrutetako moduko asteburua izango da. Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak ganeratu dauenez, ekimen honen bidez, artea elitismotik ataraten da, herritar guztiei emoten jakelako parte hartzeko aukerea.
Kepa Garraza artisteak ikuspegi apokaliptikodun margolanak dakarz
2015-05-08 15:04 KultureaBilbao Arte galerian maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai This is the end of the world as you know it izenburuko erakusketea. Kepa Garrazak (Berango, 1979) errealismo handiko pinturea egin dau, errealidade distopiko bat erakusteko. Hondamendira bidean dan mundua erakusten dau, asmautako gertakariei benetako itxurea emonaz. Horretarako, besteak beste, egunkari eta telebistako albistegien estetikea kopiau dau.
Euskal egileen hamaika film labur ikusi ahal izango dira barikuan, FANTen inaugurazino ekitaldian
2015-05-07 15:52 ZinemeaMaiatzaren 8tik 15era egingo dabe FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. ekitaldia. Barikuko inaugurazino ekitaldian, Campos antzokian, aurtengo sail ofizialean aukeratu diran hamaika euskal film laburrak ikusi ahal izango dira. Aurreko urteetan, zinema fantastikoaren ertzak arakatu ditue euskal egileek eta thriller, misterio eta bildurragaz lotutako piezak aurkeztu ditue gehienbat. Aurtengoan, baina, antolatzaileek nabarmendu dabe film laburretan fantasiazko zinemearen sustraietara jo dabela egileek.
Hamabi ikuskizun egongo dira Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdian
2015-05-05 15:18 KultureaMaiatzaren 8tik 10era bitartean egingo da topaketearen 20. ekitaldia. Bertoko eta atzerriko konpainia eta artisten eskutik, dozena bat ikuskizun egongo dira egitarauan. Ganera, tailerrak eta erakusketa bat be antolatu ditue. Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdiko ekitaldi guztiak, urtero legez, dobakoak izango dira.
Ume eta gazte literaturearen inguruko liburua argitaratu dabe zazpi ikerlarik
2015-04-28 14:49 KultureaErroa argitaletxearen eskutik dator Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan lana. EHUren Irakasle Eskolako zazpi ikerlari gaztek eginiko azterlana dan ezkero, literaturan gizarteko jokamolde eta estereotipoak zelan agiri diran azaltzen da eta umeei arteari buruzko jakingarriak azaltzeko literatureak emoten dituan baliabideak be jorratzen dira.
Korrontzik eta Oinkarik euren koreografiak ikasteko aukerea emongo deutsee jantza taldeei
2015-04-21 15:45 KultureaKorrontzi Dantzan proiektuaren bidez, Korrontziko musikearen eta Oinkariko jantzarien arteko alkarlanaren fruitua nahi daben guztiei erakutsiko jake. Holan, Euskal Herriko edozein jantza taldek emon leike izena koreografiak ikasteko. Udagoienera arte, Oinkariko irakasleek jantzak erakutsiko deutseez eta, zemendian hasita, herririk herri emonaldiak egingo ditue.
Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek
2015-04-16 15:40 KultureaErotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala lantzea erronka gatxa da.
Poztasuna eta haserrea, biak ekarri ditu Alex Txikonek Nanga Parbatetik
2015-03-31 15:16Karakorumeko zortzimilako horretako neguko lehenengo igoerea egiten ahalegindu da Alex Txikon eta, hotz izugarria eta izotz gogorra topau dituan arren, lortzeko zorian egon da. Azkenengo momentuko akats baten erruz, espedizinoak ezin izan eban Nanga Parbateko tontorreraino heldu eta, horregaitik, Lemoako mendizaleak haserre dagoala dino. Baina, modu berean, neguan beste inor baino gorago heldu dira eta pozik be badago.
Gaur-gaurko gaiak ardatz hartuta, Udako Ikastaroak antolatu ditu EHUk
2015-03-27 13:48 jardunaldiakBagilean hasi eta irailera arte, 124 jarduera eskainiko ditu aurten unibersidade publikoak. Dagoeneko, 34. ekitaldira heldu dira udako ikastaroak eta, urtero legez, gaurkotasuneko gaiak izango dira ardatz. Disziplina guztietako ikastaro, topaketa eta tailerrak eratu ditue eta, eleaniztasunaren bidean, ingelesezko eta euskerazko eskaintzea indartu dabe, gaztelaniazkoaren alboan. On-line kurtsoak be sendotu nahi ditue.
Bakotxari berea... Eskerrik asko Adolfo zuzenketeagaitik. Eutsi goiari!!!
»» Idatz eta Mintz literatur aldizkaria ...