Hego Koreako Chun-Kyu Parken 'Mould' filmak irabazi dau Zinebi jaialdiko sari nagusia
2014-11-21 14:30 BarriakEuskal Zinemearen Sari Nagusia, Aitor Gutierrezek eskuratu dau, Anomalo lanari esker. Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, goizean emon dau ezagutzera aurtengo edizinoko palmaresa. Arratsaldean, Arriaga Antzokian, sariak emoteko ekitaldia izango da eta, bide batez, Alex Angulo aktore hil barriari omenaldia egingo deutsie antolatzaileek.
'Black is beltza' nobela grafikoaren prozesu kreatiboa erakusketa baten batu dabe
2014-11-13 14:45 KultureaBilboko Alondigean ipini dabe, Fermin Muguruzak gidatutako proiektua zelan gauzatu dan eta sormen prozesuan ze material erabili dan erakusteko asmoz. Era berean, berbaldiak, zinema proiekzinoak, kontzertuak eta abar egongo dira Bilbon, zezeilaren 8ra arte iraungo dauen programazino berezi baten barruan
2015eko martian egingo da 19. Korrika, 'Euskahaldun' lemapean
2014-11-06 13:39 Euskerea berbagaiIbilbide zehatza oraindino erabat zehaztu barik dagoan arren, 2.100 kilometrotik gorako tartea osotuko dau Korrikaren 19. ekitaldiko lekukoak. Martiaren 19an hasiko da, Nafarroa Beherean, Urepele herrian. Hamar egun geroago, martiaren 29an, Bilbon amaituko da.
Bere barruko sentimenduak azaleratu ditu Gontzal Mendibilek disko barrian
2014-10-30 14:12 MusikeaElkar diskoetxeko Anjel Valdesen arabera, Nire bihotzak zure begiak ditu diskoan, Gontzal Mendibilen ikuspegi personala topauko dogu: Euskaldun batek bere herria zelan ikusten dauen kontetan deusku, identidadea eta sentimendu batzuk komuniketan ditu. Mendibilek berak onartu dau disko zuzena dala, kontzeptuak eta musikea erraz sartzeko modukoak dira.
Liburu-denden jaia egingo dabe liburu zahar eta aukerakoen azokearen bezperan
2014-10-29 14:39 KultureaUrtero lez, Bilboko Arenalean liburu zaharrak, aukerakoak eta antxinako edizinoak ikusi eta erosteko aukerea egongo da, urriaren 31tik zemendiaren 16ra. Aurtengoan, ganera, urriaren 30ean Liburu-denden Jaia egingo dabe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hiru lurraldeetako liburu-dendetan, tailerrak, musikea, liburu aurkezpenak eta idazleekaz topaketak egongo dira. Jaiaren helburua da herritarrei liburu-dendak ezagutzeko konbita egitea eta gizartean zein kulturan beteten daben zeregina azaltzea.
Barriro dago martxan Bizkaidatz literatur sariketea
2014-10-24 15:10 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dauen lehiaketa horrek berezitasun nabarmen bat dauka: Idazle ezagun bik narrazino edo nobela labur banaren hasierea idazten dabe, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek istorio horren jarraipena idatzi behar dabe. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike, 2015eko zezeilaren 20ra arteko epean. Bizkaidatzen edizino honetan, Ana Urkiza arduratu da euskerazko narrazinoaren hasierea idazteaz eta, erderazkoan, Ivan Repila izan da egilea.
Inguma, euskal zientzialari eta ikerlarien datu-basea, barritu dau UEUk
2014-10-23 15:43 kulturbizIñaki Alegriaren arabera, Inguma euskal komunidade zientifikoaren topagunea da. Euskeraz beharrean dabilzan zientzialari eta adituen ikusgarritasuna areagotzen dau datu-baseak. UEUko zuzendariak uste dau, Ingumak erakusten dauela jakintza arloko produkzino zientifikoa euskeraz jorratzea posible dala.
Gauzak aldatzeko gogoz dator Itziarren Semeak taldea, 'Revolta' diskoagaz
2014-10-21 14:51 MusikeaBetiko legez, ska eta punk doinuak topauko doguz Itziarren Semeak taldearen laugarren lan honetan. Euren hasierako oinarrietara bueltau dira Revolta diskoagaz eta, era berean, euskal doinu tradizionalak eta Europako hegoalde eta ekialdeko ikutuak sartu ditue.
Ahozko euskerarako jarraibideak batu ditue liburu baten
2014-10-16 15:03 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeko EUDIA ikerketa taldeko bost partaidek idatzi dabe Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak liburua. Bertan, euskera jasoaren ahoskera eta intonazinoa zelakoak diran aztertu eta eredu bat proponidu dabe.
Artearen aldeko apustua, Bilbao Art Districtegaz
2014-10-10 15:07 kulturbizBilbao Art District aurten urriaren 17 eta 18an izango da. Galeriek euren lana erakutsiko dabe, artistakaz topaketak antolatuko dira, kontzertuak entzun ahal izango dira eta tailerretan parte hartu ahal izango da, besteak beste. Oraingoan, ganera, Bilbo erdiguneko arteen barrutitik urten eta Bilbo Zaharreko eta Santutxuko galeriek be parte hartuko dabe. Bizkaiko uriburua artearen eta kulturearen erreferente bihurtzea da asmoa.
Latigo kolpez egindako lana dakarre Eskean Kristö arratiarrek
2014-10-08 15:23 MusikeaAzkue Fundazinoaren Banden Lehia musika lehiaketea irabazi barri, diskoa plazaratu dau Eskean Kristö taldeak, Azote Kaldüz izenburuagaz (Baga Biga). Rock&roll klasikoa eta letra gordinak buztartu ditue lan berezi honetan. Niko Etxarten doinuak dira arratiarren inspirazino iturri nagusietako bat eta Zuberoako kantariaren beraren ahotsa entzungo dogu abestietako baten.
Jantza tradizionala unibersidadera helduko da, Aiko taldeari esker
2014-09-22 15:19 KultureaDantzaldi Ibiltariaren egitaraua bueltan da ikasturte honetan. Durangon ez eze, Bilbon eta Ondarroan be hileroko erromeriak antolatzen hasiko dira. Ganera, Euskal Herriko Unibersidadeko Irakasle Eskoleak akordioa egin dau Aikogaz eta, holan, gradu horretako ikasleek jantzeari buruzko mintegi baten parte hartzeko aukerea izango dabe, maisu-maistra bihurtzeko prozesuan lagungarri izango jakelakoan.
Euskerearen zabalkundean gurasoen garrantzia azpimarratu dabe hezkuntzako eta euskaltegietako arduradunek
2014-09-16 15:24 Euskerea berbagaiUmeen hezkuntzan eta helduen euskalduntzean jarduten diran eragileetako ordezkariek bat egin dabe, Zatoz euskaltegira aldarriaren inguruan. Batez be gurasoak animau nahi ditue euskerea ikastera edo euren euskerea hobetzera, horrek hizkuntzearen transmisinoan eragingo dauelakoan. Seme-alabak D ereduan sartzea ez dala nahikoa eta gurasoek umeak euskalduntzen jarrera aktiboa euki behar dabela azpimarratu dabe.
Bertoko eta kanpoko argazkilarien topaleku izango da Bilbo urrian
2014-09-12 14:08 kulturbizBilboargazki ekimenaren zortzigarren ekitaldiaren barri emon dabe Udalak eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteak. Oraingo honetan, bertoko zein atzerriko argazkilarien zortzi erakusketa, tailerrak eta berbaldiak programau ditue. Ganera, igazko arrakastea ikusita, umeentzako argazkilaritza lantegia barriro egitea erabagi dabe. Erakusketak Bilboko hainbat lekutan egongo dira ikusgai urrian.
Euskal musikarien doinuak Madrilen entzun ahal izango dira urrian eta zemendian
2014-09-09 14:56 MusikeaEmankor Sareak eta Etxepare Euskal Institutuak alkarregaz sortutako proiektu honen helburu nagusia da, bertoko taldeen eskeintzea Espainiako uriburura modu antolatuan eroatea eta hango zirkuituan sartzeko laguntzinoa emotea. La Noche en Vivo sareko aretoetan izango dira sei kontzertuak, urriaren 16an hasita.
Persona guztiek disfrutetako Aste Nagusia aldarrikatu dabe aurtengo txupinereak eta pregoilariak
2014-08-08 14:43Bilboko udaletxean egin dabe 2014ko Aste Nagusiko txupinerearen eta pregoilariaren aurkezpena. Piztiak konparsako Loreto Errastik botako dau txupina hilaren 16an, Bilboko jaiei hasierea emoteko. Aurretik, Asier Garciak, Bidaideak-Bilbo saskibaloi taldeko kapitainak, irakurriko dau pregoia. Gurpil-aulkiko taldea da Bidaideak eta, horregaitik, irisgarritasuna bereziki kontuan hartu nahi izan dabe aurten. Bestetik, txupin garbiaren aldeko eta eraso sexistarik bako jaiak eskatu ditue.
Kalidadezko metal eta pop-rock musikea entzun ahal izango da Bilboko Aste Nagusian
2014-06-30 14:36 MusikeaSekula baino hautagai gehiago aurkeztu dira Aste Nagusiko bertoko metal eta pop-rock jaialdira, 121 talde. Antolatzaileek kalidade handiko eta estilo ugaritako musikariak aukeratu ditue eta, abuztuaren 16tik 23ra, egunero kontzertuak egongo dira Bilborock aretoan. Zehatz esateko, zortzi saiotan, 16 taldek joko dabe.
Euskerazko lanbide heziketearen alde egingo da 2015eko Ibilaldian
2014-06-27 15:24 Euskerea berbagaiBilbon egingo da, maiatzaren 31n, datorren urteko Ikastolen Ibilaldia. Barrikuntza nagusia izango da, umeentzako ikastetxe batek antolatu beharrean, oraingoan lanbide heziketako zentro batek antolatuko dauela jaia. Izan be, Bilbo Zaharrean kokatutako Harrobia ikastetxea, Ikastolek bultzatutako proiektua da, lanbide heziketea be euskeraz egiteko aukerea emoteko.
Hodei Egiluzen aldeko kantea sortu dau Garik, euskal musikari ugariren laguntzinoagaz
2014-06-18 14:39 Musikea2013ko urrian Anberesen desagertu zanetik, zortzi hile joan dira Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren barririk euki barik. Hodei Bila alkarteak kontzertu solidarioa antolatu dau biharko eta, Gari abeslariaren ekimenez, hainbat musikari batu dira kanta bat sortzeko. Bihar entzun ahal izango da lehenengo aldiz.
Gorbeia Bilbora ekarriko dabe, erakusketa, berbaldi eta bisitaldien bidez
2014-06-17 15:34 KultureaBizkaia eta Arabako lekurik garaienean dago Gorbeiako Kurutzea baina, orain arte, ez da sekula egin erakusketa handi bat, hango paisajea, ohiturak, kulturea eta mendizaleen lorpenak azaltzeko. Urrira arte, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, egongo da ikusgai Gorbeia Bilbon erakusketea eta, ganera, berbaldi zikloa be eratu dabe.
Bakotxari berea... Eskerrik asko Adolfo zuzenketeagaitik. Eutsi goiari!!!
»» Idatz eta Mintz literatur aldizkaria ...