Bere barruko sentimenduak azaleratu ditu Gontzal Mendibilek disko barrian

Dabi Piedra Robledo 2014-10-30 14:12   Musikea

Elkar diskoetxeko Anjel Valdesen arabera, Nire bihotzak zure begiak ditu diskoan, Gontzal Mendibilen ikuspegi personala topauko dogu: Euskaldun batek bere herria zelan ikusten dauen kontetan deusku, identidadea eta sentimendu batzuk komuniketan ditu. Mendibilek berak onartu dau disko zuzena dala, kontzeptuak eta musikea erraz sartzeko modukoak dira.

Aurreko lanetako barrokismoa alboratu eta doinu sinpleagoak zein letra zuzenagoak dakarz oraingo honetan kantari arratiarrak. Nire bihotzak zure begiak ditu izenburua ipini deutso diskoari, hain zuzen be, ikuspegi personala, barrukoa emon nahi izan deutsalako. Bizitzako momentu gazi eta gozoak, gomutak eta inguratzen dauen munduaren ganeko gogoetak dira diskoaren oinarria, aldarrikapen tonua ahaztu barik.

Elkar diskoetxeko Anjel Valdesen arabera, Nire bihotzak zure begiak ditu diskoan, Gontzal Mendibilen ikuspegi personala topauko dogu: Euskaldun batek bere herria zelan ikusten dauen kontetan deusku, identidadea eta sentimendu batzuk komuniketan ditu. Mendibilek berak onartu dau disko zuzena dala, kontzeptuak eta musikea erraz sartzeko modukoak dira. Barruko gogoetak azaleratu nahi izan dodaz, bihotzetik bihotzera doan lana da, dino kantariak. Letrei aparteko garrantzia emon deutse, nire bizipenen kontaketea dira. Diskoak hamaika abesti daukaz, horreetatik zortzi, Mendibilek idatzitakoak. Joseba Sarrionaindiaren olerkietan oinarritutako beste kanta bi be badagoz eta baita Burgosko poeta bati hartutako letra bat be. Sarrionaindiak metaforen bidez Euskal Herria irudikatzeko dauen gaitasuna goraipatu dau Gontzal Mendibilek. Bitoriano Gandiagak esan eustan behin, bizitzako gauzarik funtsezkoenak metaforetan eta paraboletan azalduta dagozala eta nik ikusten dodanean Sarrionaindiak zelako metafora ederrak egiten dituan, hori harrigarria da.

Ilusinoz egindako diskoa da, azpimarratu dau Gontzal Mendibilek, momentu gatxetan ilusinoa ipini behar da, guk goxotasuna eskaini nahi izan dogu musikearen eta berben bidez. Gogoetatik abiatutako diskoa da, Mendibilen barruko sentimenduetatik. Maitasuna da ardatza, maitasuna nire herriari, neure inguruari. Mendibilek nabarmendu dau, ez dala disko tristea, alaitasunaren bila jardun dala. Halandabe, amaiera tristea dauka, azkenengo abestia Alex Angulori eskaini deutso eta. Udan hildako aktore bilbotarra Gontzal Mendibilen laguna zan.

Letra zuzenak eta musika dotore baina sinpleak dakarz Nire bihotzak zure begiak ditu diskoak. Jose Luis Canal arduratu da konponketak egiteaz eta, oraingo honetan, barrokismoa alboratu egin dau, doinu zuzenagoetara joteko. Konponketa politak dira, sosegua emoten daben doinuak, gustura entzutekoak, sortu ditue Jose Luisek eta Gontzalek, adierazo dau Anjel Valdesek. Urte asko eta disko ugari alkarregaz egin ondoren, alkar ondo ulertzen dabe Canalek eta Mendibilek. Jose Luisek musikea ulertzeko dauen modua ondo buztartzen da nik bilatzen dodanagaz, azaldu dau Mendibilek.

Gontzal Mendibilentzat, garrantzitsua da kantuak entzulearen bihotzera heltzea eta, kontzertuetan gehien gustetan jakona da, jentea kantuan eta jantzan hastea bere musikeagaz. Horregaitik, zuzenekoetara be, diskoa grabetako erabili dituan musikariak eroango ditu, zuzenekoak diskoaren parekoak izango dira. Abenduaren 3an, Bilboko BBK Aretoan joko dau Gontzal Mendibilek. Ondoren, abenduko azkenengo egunetan, Laudion (Abenduaren 19an), Donostian (26an), Gernikan (27an) eta Azpeitian (30ean) joko dau. Urtarrilaren 9an, Barakaldon izango da eta emonaldi gehiago lotzeko asmoa be badaukala esan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu