Gero eta hurrago Azkena Rock Festival 2027
2026-10-06 08:07 Musikea25. urteurrenerako egitaraua prest.
Azkena Rock Festival 2027 jaialdiak Mendizabala dardarka jarriko dau barriro; 25. urteurrena da eta emozino gogorrak agindu ditue atontzaileek: rock-legendak, artista ikonikoak eta sorpresa erakargarriak izango dira su hutsa dan kartelaren protagonistak. Kontzertu parebako eta enblematikoak biziko ditugu, zure gustukoenak bihurtuko diran banda barriak ezagutzeko eta Azkena Rock Festival entzutetsuan baino biziko ez dozun magia barriro topetako: garajeko zoramena, neurribakokeriak jaialdiaren barruko areto bezela izango dan Trashvill karpan, familian gozetako proposamenak eta dobako kontzertuek gitarrez eta energiaz beteko dabe Gasteiz edizino epikoan.
Rocka maite dauen edonozeinentzat ezinbestekoa, Azkena Rock Festival 2027 jaialdiak danetarik izango dau: upealako kartela, rocketik punkera, ikuskizun esklusiboak, eta sorpresa asko. Jaialdiaren giroa egundokoa izaten da; eta hiru egunetan zehar Mendizabala musikaz, pasinoz eta momentu parebakoez beteko da. Banda askok betirako gogoratuko diran kontzertuak eskainiko ditue. Esparruaren txoko bakotxean askatasuna, estilo-aniztasuna eta rockarenganako pasinoa arnastuko dira.
Danetara, bost oholtza izango dira aurten, besteak beste, Trashville Allstars & Friends eta Strawhouse, musika akustikoa eta folka, countrya eta bluesa maite dabenentzako.
2027ko bagilaren 17, 18 eta 19an, Mendizabalan izangp doguzan taldeen artean dagoz Bad Religión, Marilyn Manson, Patti Smith Quartet, Slash, Wilco zein Michael Monroe.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
