Txopet 'Eraikin Handi Bat” single barriagaz bueltau da
2026-10-15 08:58 MusikeaLaster argitaratuko daauen disko barriaren aurrerapenagaz.

Talde bilbotarrak etapa barri bati ekin deutso formazio bereziagaz: Andoni Barinaga-Rementeria (bateria); Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa); eta Iñigo Güemes (baxua) taldekideei Niko Bortolini gehitu jake gitarran, proiektuaren soinu-aukerak zabalduz.
Eraikin Handi Bat abestiak eraikin handi baten irudia erabilten dau egungo gizartean gora egiteko anbizinoaren eta presinoaren metafora bezela. Gero eta gorago heltzeko beharra dudan jarten dau, benetan garrantzitsua dana bistatik galtzearen kontura bada be. Ikuspegi ironiko eta errebeldea ardatz, Txopetek poparen eta post-punkaren bideetatik eroaten dau kantua, gitarrei eta melodia nabarmenei eutsiz, zuzeneko produkzino bategaz.
Singleak Maitane Camposek zuzendutako bideoklipa be badauka.
Grabaketea, produkzinoa eta nahasketak Urtzi Izak egin ditu Eten Espazio Sonoro-n; masterizazinoa Jacobo Nayarena da eta diseinua eta maketazinoa Julen Alberdiren lana dira.
Eraikin Handi Bat datorrenaren erakusgarri txiki bat besterik ez da.
Txopetek laster emongo ditu disko barriaren inguruko zehetasun gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
