Exkixuren sua barriro biztuko da
2026-10-23 07:30 Musikea2027ko apirilaren 17an, Exkixuren sua Bilbon.
Desegin eta 30 urtera bueltea iragarri dau Exkixuk. Gatiburen agurraren ondoren, Alex Sarduik ibilbide barriari ekingo deutso bere lehenengo taldeagaz. Exkixuren jatorrizko albokaria dan Iñigo Ibarretxek eta Gatibu eta Ken Zazpi taldeetan ibilitako zenbait musikarik osotuko dabe talde barritua: tartean, Beñat Serna (gitarristea), Jon Fresco (bateria) eta Ekain Alzola (baxua). Trikitixeagaz, barriz, Jon Eguskiza ibiliko da.
Exkixuren bueltako kontzertua Gernikako Haziberri eta Exkixuren arteko alkarlanari esker egingo da Bilbao Arenan (Miribillan) apirilaren 17an).
Amaiur, 1997. urtean sortutako kantua.
Sarrerak gaur, hilak 23, izango dituzue salgai hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
