Gaur, hilak 22, eguena, arratsaldeko 20:00etan izango da eleizkizuna Laudioko Santa Ana parrokian
2026-10-22 08:42 MusikeaIgor Arzuaga Gumuzio, 1976. urtean Laudion jaiotakoa, 50 urtegaz hil da.
Musikaria, bakarlaria, poetea, margolaria, ilustratzailea eta antzerkigilea. Euskeraz eta gaztelaniaz kantetan eban eta gaztelaniaz idazten. Akordeoia, gitarrea, trikitia, pianoa, tekladua eta baxua jo zituan musikari arabarrak, eta bakarkako ibilbide emonkorra izan eban.
Exkixu taldean eta Mikel Urdangarin kantautoreagaz batera hasi ondoren, makina bat disko kaleratu zituan Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz alkarlanean, bakarka zein Eider Laukoteak, Nieves Arillak eta Luis Vilek lagunduta.
Kontuak kontu, gaur, hilak 22, eguena, arratsaldeko 20:00etan izango da eleizkizuna Laudioko Santa Ana parrokian.
Arzuaga eta Gumuziotarrek azaldu dabe Igorren erabagia izan zala Laudion eleizkizuna egitea, bere aitak egin eban bezela. Horregaitik, hain zuzen, jentea hara joateko konbita egin dabe, azken agur jentetsua izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
