Tattak '2HOTZ' aurkeztu dau, '2LATI2' disko barriaren azken aurrerapena
2026-10-08 11:16 MusikeaUrriaren 16an argitaratuko dau 2Lati2 disko barria.


Densok produzidutako eta Malakiasen kolaborazinoagaz alkarregaz Zure Atzetik edo Barrezka lako abestiak sortu ditue dagoeneko.
2Hotz bolumena gogor igoteko abestia da, gertuen dagoan kanposantua be dardarka jarri arte.
Soft technoaren eta reggaetoiaren elementuak nahastetan ditu abestiak, letra malenkoniatsu bat eta tonu ironikoa buztartuz.
2Hotz kantuak Yung Beefen 2014ko A.D.R.O.M.I.C.F.M.S kantuaren intro mitikoaren samplea be gogora ekarten dau, Tattaren proposamena musika urbanoaren hainbat kode eta erreferentziagaz lotuz.
Tatta ft Malakias, Denso, 2Hotz.
Bideoklipa Durangoko Gaztetxean grabau dabe Marcelo Verissimoren zuzendaritzapean.
Kontuak kontu, Tattaren 2Lati2 disko barria datorren barikuan, urriaren 16an, izango da eskuragarri.
2LATI2 TOUR
27/11 - Andoain - @andoaingogaztetxea (+ @txiltxoko).
28/11 - Gasteiz - @jimmyjazzgasteiz (+ @aitorbengoo).
02/12 - Iruñea - @zentralpamplona (+ @aitorbengoo).
08/01 - Bilbo - @stageliveconciertos (+ @ddx.music).
15/01 - Zaldibi - Herri Antzokia (+ @hazas.gtz).
30/01 - Azpeitia - San Agustin Kulturgunea (+ @latxama).
06/02 - Donostia - @dabadabass ( + @mutiko__ & @marmitakotrapbanda).
20/02 - Madrid - @cafelapalmaclub (+ @x48280x).
06/03 - Oviedo - @manglar_ecosistema.
26/03 - Barcelona - @razzmatazzclubs (+ @hazas.gtz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
