'Ezpata Dantza' Duplaren kantu barria
2026-10-19 10:43 MusikeaAzken kontzertuaren ostean, Beñat eta Garik etena egitea erabagi eben. Urte sabatikoa.
Denpora apur bat geldi egoteko, arnasa hartzeko eta, akaso, gauzak beste modu batera ikusteko. Baina geldi egotea ez da beti posible. Lagunek agendea dabe, gorputzek entrenamenduak, astegoienek konpromisoak eta bizitzak bere erritmoa. Eta, pixkanaka-pixkanaka, jaubetu barik, hareek be erritmo horretan sartzen hasi ziran.
Gimnasioa. Bizikletea. Makroak. Kafe berezia. Google Calendar. Errutinak. Helburuak. Eta dana neurtzeko, hobetzeko eta kontroletako beharra.
Kanpoan: gerrak, espekulazinoa, krisi iraunkorra eta etorkizun ziurbakoa.
Barruan, ostera, dana kontrolpean. Edo hori da pentsetan genduana...
Gaur egungo errealidadearen aurrean, ba al dago beste biderik?
Hori dauka oinarri Duplaren obra kontzeptual barri honek. Soinu elektronikoak elementu organikoakaz buztartzen dituan abesti jantzagarria da. Gure bazterrak nahastauta sortutako erritual paganoa.
Iker Karreraren gidaritzapean, Aitana edo Judeline lako artistakaz lan egiten daben jantzariak agertzen dira. Pablo Rouss arduratu da produkzinoaz eta Oreka TX taldeko lagunak txalapartan entzun daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
