Eliades Ochoa ¡Como Nunca! munduko bireagaz bueltauko da Iruñera

Bizkaie! 2026-10-21 11:11   Musikea

Urriaren 31n, zapatuan, 20:00etan kantauko dau Baluarteko Areto Nagusian.

Iruñeak barriro be Kubako musikako ahots eta gitarra ezagunenetako bat hartuko dau. Buena Vista Social Club taldeko jatorrizko kidea eta sonaren erreferentea, artisteak 80 urte bete barritan egingo dau bidaia Nafarroara, bere herrialdeko musika-aberastasuna jagoten eta zabaltzen emon dauen bizitzearen ondoren.

Haren ahotsak, gitarreak eta bere cowboy-txapel banaezinak musikea ulertzeko modu bati eusten deutse, Kubako trobearen emozinoak eta jantzearen erritmoak bat eginez. Kontzertuak uniberso horregaz batzekoo aukerea eskaintzen dau: belaunaldiz belaunaldi igarotako abestiak eta Ochoak agertokian bizirik eusten deutson tradizinoari.

¡Como Nunca! lanak hainbat herrialdetako publikoakaz alkartzen jarraitzen dauen musikari baten oraina ospatzen dau. 2026ko bireak Europako eta Amerikako kontzertuak batzen ditu, eta ibilbidean Espainia, Alemania, Estadu Batuak, Mexiko, Kanada, Puerto Rico, Kolonbia, Italia, Belgika, Frantzia, Herbehereak eta Polonia dagoz.

Iruñeko geldialdia —2022an Compañía plazan jo eban— udagoieneko Europako bira biziaren barruan dago. Baluartera heldu aurretik, Ochoak kontzertuak emongo ditu Gironan, Orleansen, Sevranen, St. Pöltenen, Dublinen, Helsinkin, Utrechten, La Hayan eta Ganten. Nafarroako uriburuan kontzertua emon ondoren, zemendiaren 1ean Valentzian jarraituko dau bireak eta abenduaren 6an Espainiako agertokietara bueltauko da, Gijónen.

Eliades Ochoa

1946ko bagilaren 22an jaio zan Santiago de Cubako landa-eremuan eta Eliades Ochoa baserrita-familia batean hazi zan. umezaroan hasi zan gitarrea joten. Familiaren transmisinoan eta autodidakta egindako ikaskuntzan oinarritutako prestakuntzak Kubako ekialdeko herri-musikan sakon errotutako estiloa lantzen lagundu eutson. Santiagoko Casa de la Trovak eta Cuarteto Patriaren buru izan zaneko ibilbideak oinarrizkoak izan ziran abeslari, gitarrista, moldatzaile eta musika-zuzendari legezko alderdiak buztartzen dituan nortasun artistikoa sendotzeko.

Nazioarteko oihartzuna Buena Vista Social Club taldeagaz handitu eta bere gitarra-soinu bereizgarria eta ahotsa eskaini zituan, besteak beste, El Cuarto de Tula eta El Carretero abestietan. Aldi berean, disko-ibilbide oparoa eta hainbat belaunalditako zein hizkuntza artistikotako sortzaileakaz egindako lankidetzak izan ditu, Kubako tradizinoa beste musika-adierazpide eta belaunaldi batzuekaz lotuz: Manu Dibangogaz egindako CubAfrica lana zein C. Tanganaren El Madrileño diskoan jasotako Muriendo de envidia abestia. 2023an Guajiro argitaratu eban, artistearen ibilbidearen kapitulu berezia, bere sustraietatik abiatuta hazten jarraitzen dauen ibilbidean.

Sarrerak eta informazino praktikoa

Sarrerak 40, 45 eta 50 euroan dagoz eskuragarri auditoriumeko leihatilan eta NICDOren informazino eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-zentroan. Internet bidezko erosketak, www.baluarte.com webgunearen bidez, 40, 95, 45,95 eta 50,95 euroan, kudeaketa-gastuak barne. Irisgarritasun-preminak dituen personentzako sarrerak be badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu