Inguma, euskal zientzialari eta ikerlarien datu-basea, barritu dau UEUk
2014-10-23 15:43 kulturbizIñaki Alegriaren arabera, Inguma euskal komunidade zientifikoaren topagunea da. Euskeraz beharrean dabilzan zientzialari eta adituen ikusgarritasuna areagotzen dau datu-baseak. UEUko zuzendariak uste dau, Ingumak erakusten dauela jakintza arloko produkzino zientifikoa euskeraz jorratzea posible dala.
2014/2015 ikasturtearen hasiera ekitaldia egin dau gaur UEU Udako Euskal Unibersidadeak Bilbon. Topaketa hori aprobetxau dabe Inguma datu-basean egin dituen barrikuntzak azaltzeko. Publiko zabalarentzat eskuragarriago egin nahi izan dabe euskal komunidade zientifikoaren datu-basea, ikerkuntza lanean dabilzanei tresna eraginkorra eskaintzen jarraitzeaz ganera. Horretarako, interfazea aldatu dabe. Era berean, UEUko arduradunek alkarlanerako deia egin dabe, euskal komunidade zientifiko indartsua lortzeko bidea hori dalakoan.
Inguma, euskal komunidade zientifikoaren datu-basea, 2000. urtean sortu eban UEUk. 14 urteko ibilbidean, edukiz horniduten eta hazten joan da. Gaur egun, 8.839 egile euskaldunen lanak sailkatu ditue, 36.500 erreferentziatan. Iñaki Alegria UEUko zuzendariak azaldu dauenez, hamar urte egin doguz interfaze honegaz eta aldatzeko momentua da. Aurrerantzean, beraz, itxurea aldatuta ikusiko dogu Inguma. Betiko egiturea izango dau baina, interfaze barriagaz, erabilten errazagoa izango da. Orain arte, batez be geure artean erabili izan dogu Inguma, baina orain, interesa daukan edozein personak erabiltea nahi geunke, dino Alegriak, edozein lanetarako aditu baten eretxia behar dabenek edo gairen baten interesa daukienek erabili ahal izango dabe. Alegriaren esanetan, publiko zabalari eskura ipini nahi izan deutsie Inguma. Ganera, euskal aditu eta ikerlariek eurek be, errazago ipini ahal izango dabe euren kurrikuluma sarean.
Iñaki Alegriaren arabera, Inguma euskal komunidade zientifikoaren topagunea da. Euskeraz beharrean dabilzan zientzialari eta adituen ikusgarritasuna areagotzen dau datu-baseak. UEUko zuzendariak uste dau, Ingumak erakusten dauela jakintza arloko produkzino zientifikoa euskeraz jorratzea posible dala. Ganera, komunidadearen barruan dagozanen arteko hartu-emonak hobetzea da UEUren helburuetako bat eta Inguma tresna aproposa da horretarako. Beharrezkoa da jakintza arloen arteko hartu-emonak egotea, esan dau Alegriak.
Inguma datu-basearen bidez zein bestelako ekimenen bidez, UEUko arduradunek uste dabe, alkarlana ezinbestekoa dala komunidade zientifiko euskaldun indartsu bat eukiteko. UEUren 2014/2015 ikasturtearen hasierako ekitaldiko berbaldian, Iñaki Alegriak bide horretan egindako aurrerapenak eta etorkizunera begirako erronkak aztertu ditu. Alegriaren ustez, baikor egoteko moduan gagoz, euskal komunidade zientifikoa zabaltze bidean dalako, gero eta gazte gehiago dabilz. Erronken alorrean, graduondokoak aitatu ditu: Euskeraz dagoan eskaintzea ez da nahikoa, UEUn kezkea daukagu, eskaintzen doguzan graduondokoak gitxi diralako. Arlo horretan hobetzeko, unibersidadeen arteko trabarik ez egotea eskatu dau, alkarlana baino. Bestalde, euskal komunidade zientifikoa trinkotzeko, UEUk topagune izan nahi dauela azpimarratu dau. Ikerlari gazteen aldeko konpromisoari be eutsiko deutsiela ziurtau dabe UEUkoek.
Gaurko zabaltze ekitaldian, Karmele Artetxe UEUko zuzendari ohi eta Historian doktoreak, berbaldia emon dau, euskeraz dagoan azpiegitura zientifikoaren ganean. Artetxeren ustez, euskerazko goi mailako produkzinoa ez da salbuespena, argitalpenen kopuruak eta kalidadeak erakusten dauelako produkzino normala dala, finkatua. Halandabe, oraindino badagoz hutsuneak, erabateko normalizazinora bidean. Artetxek erronka ugari topau ditu, esate baterako komunidadea sendotzeko beharra: Euskal unibersitarioak bakartuta dagoz, bakotxa bere esparruan, eta hortik urten eta danen arteko hartu-emonak indartzea beharrezkoa dala uste dot. Euskeraz jarduten diranen arteko sarea indartzearen alde egin dau Artetxek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!