Ikusi eta Ikasi umeentzako astialdi programan 6.500 neska-mutilek parte hartu dabe aurten

Bizkaie! 2016-04-15 10:24   kulturbiz

Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatzen dabe urtero Ikusi eta Ikasi, urte bi eta zortzi bitarteko umeei euskerazko astialdirako eskaintzea emoteko. Aurten, 12. edizinoan, 58 jarduera egon dira eta 6.500 neska-mutilek parte hartu dabe. Bilborock aretoan egin dabe amaierako jaia eta opariak banatu deutsiez parte-hartzaileei.

Egitaraua osotuten eta zabaltzen doa Ikusi eta Ikasi, urteek aurrera egin ahala. Aurten, umeentzako jarduerak ez eze, familientzako tailerrak eta gurasoentzako berbaldiak egon dira. Ohiko moduan, antzerkia, musikea, magia, pailazoak, jantzea, ipuin-kontalariak eta abar egon dira, urtarrilaren 26tik hona.

Igaz baino jarduera gehiago egon dira, 58 (igaz, 51) eta, lehenengo aldiz, Santutxu eta Zorrotzako udaltegietara heldu da programea. Igaz ume gehiagok parte hartu eben: Aurten 6.500 izan dira, igaz 6.800. Dana dala, pare bat ekitaldi faltau dira oraindino 2016ko egitaraua biribiltzeko.

Bilborocken egindako amaierako jaian, Patxin eta Potxin pailazoek parte hartu dabe. Ganera, Ikusi eta Ikasin ibili diran ume batzuei opariak banatu deutsiez, zozketaz. Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko zinegotzia ekitaldian izan da, baita Topaguneko ordezkariak be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu