Kaleko kulturea ardatz, Break On Stage jaialdia egingo dabe zapatuan Bilbon

Bizkaie! 2016-04-12 15:07   kulturbiz

Aurreko urteetan legez, Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioiak hartuko dau Break On Stage, kultura urbanoen nazinoarteko jaialdia zapatuan, apirilak 16. Arratsaldeko 19:00etan hasita, jantzea, musikea eta kirola buztartuko ditue 20 ikuskizun baino gehiagotan. Munduko break-dance emonaldirik onenaren saria irabazi dauen Arcopom Crew taldea izango da saioko izar nabarmenena.

Igaz, 5.000 ikusle batuta, gustura geratu ziran antolatzaileak eta aurten arrakastea errepetidu nahi dabe. Alderdi artistikoa eta alternatiboa batuko ditue zapatuko saioan, 20 talde baino gehiagoren parte-hartzeari esker. Kaleko jantza eta inprobisazinoetan, kirol urbanoetan eta musikan dagozan jokera barritzaileenak ezagutzeko aukerea egongo da.

Break dance atalean, puntako taldeak eroango ditue Bilbora. Arcopom Crewk break dance ikuskizun onenaren saria eskuratu eban 2015ean eta Team Shmetta, ostera, erreferentzia da Europa guztian. Legacy katalanak eta Crazy Hospital bilbotarrak be egongo dira oholtzan.

Era berean, 1x1 BBK Bost Battle lehiaketea egingo dabe zapatuan bertan Bilbon. Break dance estiloko batailak jokatuko ditue. Bazkalostean kanporaketak hasiko dira eta finala Bilbao Arenan bertan jokatuko da, Break On Stage hasi aurretxuan.

Kaleko jantzen atalean, sailkapen fasean aurkeztu diran 60 taldeetatik, bost onenak egongo dira Bilbao Arenan. Nazinoarteko free-style jantzariak be etorriko dira. Kirol arloan, BMX eta roller erakustaldiak izango dira, baita scooter norgehiagokea be. Musikeari jagokonez, Arce etorriko da, bere azken diskoa, Lucifer, aurkezten. La Basu eta Endikah entzuteko modua be izango da.

Sarrerak salgai dagoz dagoeneko. Hamar euroan erosi leitekez (Kutxabankeko txartelagaz, zortzian). Zortzi urtetik beherako umeak doban sartu ahal izango dira, heldu batek lagunduta badoaz. Sarrerak erosteko, hemen.

Programazino osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu