'Markak (Gernika 2016)'
2016-04-26 18:08 kulturbizBernardo Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurreratzeko ahalegin poetikoa da. Bizitzaren joan etorrian inork ez dau mundu hau aztarna edo marka propiorik barik itxi gura. Hemen egon ginan, egun batean bizirik egon ginan hemen adierazoten daben markak ixten doguz han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketeak hainbat marka eragin ditu.
Markak (Gernika 2016) ikusentzunezkoak, zuzeneko musikea eta poesia batzen dituan ikuskizuna da. Gaur, hilak 26, gogoratu dogun Gernikako bonbardaketearen 79. urteurreneko ekitaldien barruan kokatzen da. Horrezaz gan, Gernika sortu zanetik 650 urte beteko dira asteon, eguenean, hilaren 28an. Urtemuga horren parte be bada ikuskizuna.
Bernardo Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurreratzeko ahalegin poetikoa da. Bizitzaren joan etorrian inork ez dau mundu hau aztarna edo marka propiorik barik itxi gura. Hemen egon ginan, egun batean bizirik egon ginan hemen adierazoten daben markak ixten doguz han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketeak hainbat marka eragin ditu.
Markak dokumentalean aztarna berezi horreen esangura sakonagoa eta gaur egungo Gernikagaz zelako hartu-emonak dituan arakatzen da. Ikuskizunean dokumentaleko pasarte batzuk aurkeztuko dira, zuzeneko musikea eta Atxagaren gidaritza poetikoa tartekatuz.
Markak dokumentalaren azken sekuentzia izango da emonaldia, dokumentalaren amaierea. Dokumentala Jose Antonio Agirre Lehendakariaren gidaritzapean Eusko Jaularitzea sortu zanetik 80 urte beteten dirala gogorarazoten daben ikuskizunekoen serie baten parte da. Agirre lehendakariarentzat Gernika gune zentrala izan zan, euskal baloreen eta libertadeen ikurra. Agirrek esangura eta sinbolo horreek barritzeko, modernizetako eta nazinoartera eroateko aitzindaritzea hartu eban. Horregaz lotuta, sinbología hori zelan eraldatzen eta barritzen dan lantzen da dokumentalean.
Markak (Gernika 2016) ikuskizunean parte hartzen dabe:
Bernando Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi Mursego (Vedran Smailovic-en kolaborazinoagaz), Aitor Etxebarria eta Ander Mujika.
Aitor Etxebarria soinu bandearen egilea da, eta dokumentaleko pieza bat joko dau zuzenean Ander Mujika eta Jatsu Argaratek lagunduta.
Nebbian Gernikako Nebbian (Valentian Ridolfi eta Haritz Laboa) taldeak be soinu bandan parte hartzen dau. Gernikako Hibai Etxebarria musikariaren kolaborazinoa izango dabe ikuskizunerako.
Maite Arroitajauregi Mursego Eibar eta Gernikaren arteko loturak landuko ditu, besteak beste. Maite eibartarra izanik, ikuspegi horretatik abiatuko da bere emonaldia. Vedran Smailovic-en kolaborazinoa izango dau. Bosniaherzegovina-ko musikaria, Sarajevoko txelista ezaguna da. 1992ko maiatzaren 27an, Balkanetako gerrearen testuinguruan, Sarajevon ogi apur bat jasoteko zain egoan jente ilarea zelan bonbardeau eben ikusi eban bere etxetik. Mometu horretatik aurrera, 22 egunetan jarraian, sarraskia jazo zan lekuan Albinoniren Adagio en Si Menor interpretau eban Smailovic-ek.
Datorren zapatuan, apirilaren 30ean, arratsaldeko 20:30ean hasiko da ikuskizuna Gernikako Jai-Alai frontoian. Sarrerak: Aurretik 8€ / Takillan 10€
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!