Bizkaiak bat egin dau monumentuen eta leku historikoen egunagaz
2016-04-18 11:14 kulturbizApirilaren 18a Monumentuen eta Leku Historikoen Nazinoarteko Eguna da eta, hitzordu horregaz bat eginaz, jarduera ugari antolatu ditue Bizkaiko museo eta gune arkeologikoetan, apirilaren bigarren hamabostaldian. Dobako bisitaldiak, umeentzako tailerrak, berbaldiak eta abar egongo dirala aurreratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak.
Apirilaren 18a Monumentuen eta Leku Historikoen Nazinoarteko Eguna da eta, hitzordu horregaz bat eginaz, jarduera ugari antolatu ditue Bizkaiko museo eta gune arkeologikoetan, apirilaren bigarren hamabostaldian. Dobako bisitaldiak, umeentzako tailerrak, berbaldiak eta abar egongo dirala aurreratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bizkaiko ondare kulturala askotarikoa dala aldarrikatzeko eta berau gordeteko egiten dan ahalegina erakusteko antolatu dabe jarduera-moltsoa. Ekintza batzuk asteburuon egin dira, nazinoarteko eguna astelehenean dan arren. Hilea amaitu arte martxan egongo da egitaraua.
Esate baterako, Balmasedako La Encartada fabrika-museoak eta Cerro del Castillo guneak, dobako bisitaldiak eskainiko ditue apirilaren 19an, martitzena. Berbaldia be egongo da egun horretan, baita maiatzaren 19an be, Cerro del Castillon gordeten diran antxinako aztarnen ganeko azalpenak emoteko. Erdi Aroko eta Karlistaldietako Balmasedaren barri emoten dau inguru horrek.
Muskizeko El Pobal burdinoleak, bestalde, apirilaren 23an bisitaldi gidatua antolatu dau, Lea ibarreko burdinolen eta erroten ingurukoa: Gizaburuagako Bengolea, Mendexako Marierrota eta abar izango dira ardatza. Muskizetik eta Bilbotik urtengo dabe bisitaldiko parte-hartzaileek eta egun guztia pasauko dabe Lea ibarrean.
Arratzutik hasita, Arrolako oppidumera igongo dabe apirilaren 23an eta bertako indusketen arduradunak azalpenak emongo ditu. Ondoren, Foruko San Martin Toursekoaren eleizea ezagutuko dabe. Biharamunean, hilak 24, Basauriko Finagako San Martin monumentu-moltsoa eta Malmasineko gotorlekua ezagutzeko txangoa egingo da.
Amaitzeko, Bilboko Arkeologi Museoak bere biltegiak erakusteko jardunaldia egingo dau apirilaren 23an eta, hilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Muñatones gaztelura urteerak egongo dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!