SD Eibar Fundazinoak kaleratutako 'SD Eibar 75. urteurrena - 1940 X 2015' liburua kalean dago

Bizkaie! 2016-04-28 17:37   kulturbiz

Jesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da.

Jesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da, apirilaren 8an, hain zuzen be.

Dokumentu horretan jasoten da Eibarren futbolak 1911an izan eban lehenengo agerraldia. Club Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa alkartuta 1940an fundau eben SD Eibar haren aurretik kirol horren inguruan egoan guztia: 75 urte, erregional mailatik hasi, Bigarren Mailan 18 denporaldi jarraian egon eta 2014. urtean Lehen Mailara heldu arte. Hori dana dago batuta.

Liburuaren eranskinak be ez dira edozelakoak: 75 urte horreetan izandako jokalari eta entrenatzaile guztiak, denporaldi bakotxeko emoitzak, historian zehar jokatu dituen Kopako partidu guztiak, golik azpimarragarrienak, palmaresa, nazinoarte mailan edo hainbat selekzinotan jokatu daben Eibarko jokalariak edo Eibarregaz jokatu izan daben atzerriko jokalariak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu