Zineuskadi alkartea jaio da, zinema aretoen sarea sortu eta kalidadezko pelikulei lekua egiteko

Dabi Piedra Robledo 2011-09-12 15:01   Barriak

Eusko Jaurlaritzeak, euskal produktoreek eta areto txikiek bat egingo dabe Zineuskadi proiektu, ikusentzunezkoen euskal sektorearen garapen estrategikoa bultzatzeko asmoz. Dagozan ekimenak babestu eta sektorea indartzeko jarduera barriak martxan ipintea izango dira Zineuskadiren egitekoak, Blanca Urgell Kultura Sailburuak Bilbon egindako aurkezpenean zehaztu dauenez.

Pelukearen azpian dagoan Jose Antonio Nielfa erakusten dau La Otxoaren disko barriak

Dabi Piedra Robledo 2011-06-30 15:43   Musikea

Oraingo honetan, La Otxoaren ohiko kolorea eta folklorismoa mugatuta dagoz eta bestelako baloreei emon deutse lehentasuna, barru-barruko sentimenduei eta aberastasun musikalari, esaterako. Hamar kanta daukaz diskoak eta horreetatik bederatzi abesti klasiko eta ezagunen bersinoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Umorez blai egongo da Bilbo irailean eta urrian, Bilboko Barrea jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2011-06-28 15:53   jardunaldiak

Igazko arrakasteari eutsi nahian, bigarren urtez egingo dabe umoredun literaturea eta artearen astea Bizkaiko uriburuan, irailaren 28tik urriaren 2ra. Egitarauaren barri emon dabe prentsaurrekoan, eta iragarri dabenez, Juan Carlos Eguillor marrazkigile hilbarriak leku berezia eukiko dau. Ganera, Bilboko Barrea Saria Francisco Ibañezi emongo deutsie.

Euskaltegi homologatuek aurtengo dirulaguntzen barririk ez daukiela salatu dabe

Dabi Piedra Robledo 2011-06-24 15:50   Euskerea berbagai

Euskaltegi pribaduetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilboko Kalderapeko gunean eta euren lana ganoraz egiteko eta zerbitzu egokia eskaintzeko zailtasunak daukiezala salatu dabe. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak ez deutsie aurtengo dirulaguntzen zenbatekoa argitu, honezkero bagilean gagozan arren.

Jazz estiloa nagusi, Kike Moraren 'Jazz Project' bakarkako lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-23 15:35   Musikea

Orain arte beste talde eta artista batzuentzat kolaborazinoak egiten ibili da Kike Mora, musika produkzinoaren munduan be ibilbide oparoa dauka. Jazz Project diskoagaz, baina, proiektu propioa egin gura izan dau, eta horretarako Baga Biga diskoetxearen laguntasuna jaso dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kanpoko eta bertoko usain eta zaporeak batu ditu Kepa Junkerak 'Ultramarinos & Coloniales' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-21 14:56   Musikea

Disko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo eta Bizkaiko gizartearen kultur aniztasuna erakutsiko dau Munduko Jendeen V. Jaialdiak

Dabi Piedra Robledo 2011-06-20 15:08

Bagilaren 20tik 26ra, berbaldi, tailer eta erakustaldi ugari antolatu ditue Bilbon, mundu zabaleko bizimoduak eta ohiturak ardatz dirala, eta pertsonen eta kulturen arteko alkarrezagutzea helburu. Aurten, emakume etorkinen garrantzia aztertuko dabe beren-beregi, Munduko Jendeen V. Jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal musika industria oinarritik sendotzeko batu dira Gasteiz, Bermeo, Bilbo eta Miarritzeko lau areto

Dabi Piedra Robledo 2011-06-17 15:48   Musikea

Euskal Herriko Musika Etxeen Sarea sortu dabe, gizartearen eta kulturearen baloreak eskaini eta musikearen industrian bide barriak zabaltzeko asmoz. Zuzeneko kontzertuak baino gehiago eskaini nahi dogu, Euskal Herriko musikearen panoramea indartzeko oinarri sendoa behar da eta, horregaitik, mota askotako proiektuei eta publiko barriei lekua egin gura deutsagu

Juan Ortegak jasoko dau antzerkigintzako Besarkada Saria aurten

Dabi Piedra Robledo 2011-06-13 15:26   Kulturea

Aurten, Juan Ortegak jasoko dau Besarkada Saria, Eibarreko antzerkigintzea bultzatzen egindako beharragaitik eta hilaren 15ean, eguaztenean, Bilboko Campos antzokian egingo dan galan bera izango da protagonista nagusia.

Ramon Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' liburuaren irakurraldi publikoa egingo dabe hilaren 16an Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2011-06-09 15:43   jardunaldiak

IV. Klasikoen Irakurraldia izango da aurtengoa eta, lehenengo aldiz, bizirik dagoan autore baten obrea aukeratu dabe. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra euskaltegiko zuzendariak aitatu dauenez, bizirik dagoan idazle bat aukeratzeko momentua zala pentsau dogu eta ikusi dogu Ramon Saizarbitoria egokia dala, bere obrea klasikotzat jo geinkelako eta bere liburuakaz maiteminduta gagozalako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gorbeialdeko kanta tradizionalak batu ditu Gontzal Mendibilek 'Neure txiki polita' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-07 15:19   Musikea

Barru-barrutik, bihotzetik hara, ataratako kantu-bildumea da honako hau, Gontzal Mendibilek berak azaldu dauenez, Neure txiki polita (Elkar) diskoaren aurkezpenean, Bilbon. Izan be, Zeanuriko kantariak txikitako bizimoduko oroitzapenak izan ditu gidari disko barriko kantuak preparetako, eta autortu dauanez, Gorbeia izan dau inspirazino-iturri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaian Gerra Zibilaren sasoian egon ziran presondegi eta kontzentrazino esparruak aztertu ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-05-30 15:37   Kulturea

Ascension Badiola ekonomialari eta historialariak egin dau ikerlana eta liburu mardul baten kaleratu dau batutako guztia, Txertoa argitaletxearen bidez. Bizkaian frankisten errepresinoaren biktima izan ziranakaz, 9.000 izeneko zerrendea be badakar liburuak eta tartean 500 fusilatu baino gehiago dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Musika-dokumentalakaz hitzordua jarri dabe Bilbon bagilean, Dock of the bay zinemaldiaren lehenengo ekitaldian

Dabi Piedra Robledo 2011-05-26 15:55   Barriak

Orain arte Donostian egin izan dan ekimena Bilbora be zabaldu gura dau QUALIA alkarte antolatzaileak eta, beraz, bagilaren 10, 11 eta 12an, musika-dokumentalaren pieza barritzaileenak ekarriko ditue Alondegiko zinemara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko hamaika herritan ikusi ahal izango dira Ertibil arte lehiaketako obra aukeratuak

Dabi Piedra Robledo 2011-05-26 15:47   Kulturea

Ertibil erakusketa ibiltarirako aukeratutako hogei lanak, hiru irabazleak eta 17 hautatuak, ikusgai dagoz Bilboko Errekalde Aretoan eta datozan asteetan Bizkaiko beste hamar herritan be egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Dana prest Ondarroan Boga! egiteko

Dabi Piedra Robledo 2011-05-19 14:44   Euskerea berbagai

Ondarroan ospatuko da aurtengo Ikastolen Ibilaldia, maiatzaren 29an, eta adin eta gustu guztietako jentea erakarriko dabelakoan dagoz antolatzaileak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dabenez: Era guztietako parte-hartzaileak asetuteko jarduerak eratu doguz, adierazo dau Jaione Peña 2011ko Ibilaldiko dinamizatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kongoko artisten alde, abeslari ezagunak batuko dira eguenean Karibu Festan

Dabi Piedra Robledo 2011-05-17 15:41   Musikea

Goi mailako ikuskizuna antolatu dabe BBK Fundazinoak eta Gari abeslariak, Kongoko Errepublika Demokratikoko Lubumbashi uriko gune kultural bati lagunduteko. Batutako diruagaz soinu-ekipoa erosi eta Afrikara bialduko dabe, Lubumbashiko musikariek euren jarduerea garatzeko baldintzak euki deiezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerearen aldeko hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian

Dabi Piedra Robledo 2011-05-09 15:27   Euskerea berbagai

Euskal Herriko administrazino guztien lana aztertu eta igaz egindako aurrerapausuak eta gertatutako atzeraldiak batu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian. Bilbon aurkeztu dabe txostena, eta guztion eskura dago hizkuntza politikaren ganeko blogean: www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika

Alberto IƱurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Groenlandia eta Antartika zeharkatuko ditue datozen hileetan

Dabi Piedra Robledo 2011-05-02 15:32

BAT Basque Team egitasmoaren barruan, erronka bikotxa jarri deutsie euren buruari: goi mendia albo batera itxi eta Transantartika proiektuan sartuko dira buru-belarri. Datorren astean, Groenlandiara abiatuko dira hiru mendizaleak eta uhartea hegotik iparrera zeharkatuko dabe. Udagoienean, barriz, Antartikan ibiliko dira eta Hego Poloa bisitetako aukerea be ez dabe galduko.

Yogurinha Borovaren estilo berezia entzungai 'Carbono catorce' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-15 15:50   Musikea

Carbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pop eta rock estiloak nagusi dira El arca de Noelia taldearen lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-14 15:50   Musikea

Bilbon aurkeztu dau El Arca de Noelia laukote bizkaitarrak Flores secas izeneko lana, bat baino gehiago harrituko dauen diskoa, taldekideen esanetan. Izan be, diskoaren itxurea eta izenburua ikusita, poparen inguruko lana izango dala emoten badau be, kantek rock kutsu sakona daukie; doinu indartsuak eta letra landuak. Pop-rock estiloaren barruan sartu geinke Flores secas diskoa, rock amerikarraren eragin handiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)