Antzerkigintzako eragileak baikor dagoz, 2014ko datuak ikusita
2015-03-26 12:56 KultureaEuskadiko Antzoki Sarearen igazko memoria aurkeztu dabe Bilbon. Sarearen partaide diran 54 antzoki publikoetan, emonaldi gehiago egon ziran 2013an baino eta publikoaren gorakadea be nabarmentzekoa izan zan. Uri handietan zein herri txikiagoetan eskaintza zabala eta anitza dago eta, horri esker, krisi ekonomikoari sendo egin ahal izan deutso aurre arte eszenikoen sektoreak.
Euskal kultureak Loraldia eukiko dau Bilbon apirilean
2015-03-23 14:36 kulturbizEuskal kulturearen adierazpide guztien topaketea egin nahi dabe apirilaren 23tik 26ra bitartean, XIX. mendeko Lora Jokoen espirituari jarraituta. Udabarria, Bilbo eta euskal kulturea izango dira ardatzak. Holan, musikearen, antzerkiaren, bertsolaritzearen, arte plastikoen eta abarren batuketatik sortuko dabe Loraldia.
Bizkaiko auzo-ikastolen ganeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Foru Liburutegian
2015-03-17 14:47 KultureaAuzo urrunetako umeei hezkuntzarako sarbidea emoteko asmoz sortu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak auzo eskolak 1919an. Guztira, era horretako 125 eskola egon ziran martxan. Hezkuntzea zabaltzeko ahaleginagaitik, euskerea irakaskuntzan sartzeagaitik eta eskolen balio arkitektonikoagaitik nabarmendu ziran. 1937ra bitartean egin eben ibilbidea jasoten dau Foru Liburutegiko erakusketeak, bagilaren 30era arte.
Egile italiarrak nagusi, OLBEren datorren denporaldiko opera programazinoan
2015-03-17 09:47 MusikeaOraingoan, sekula baino lehenago aurkeztu dabe hurrengo denporaldiko egitaraua Bilboko ABAO-OLBE alkarteko arduradunek. Holan, 2015-16 denporaldian bost opera eta Verdiren Requiema izango dira ardatza. Egile italiarren obrak izango dira guztiak, publikoak gehien eskatzen dituanak diralako. Ganera, Abaotxiki programearen barruan, euskerazko emonaldia estreinauko dabe, Txanozuritxu.
XX. mendeko emakume kirolariak protagonista, Bilboko Euskal Museoan
2015-03-05 13:49 KultureaArgazkiak, bideoa eta kirola egiteko materiala batu dau Euskal Museoak Emakumea eta Kirola erakusketarako. Joan dan mendearen erdialdeko hamarkadetan Bizkaian egondako emakumezko kirolari azpimarragarrienetako batzuen barri emoten da bertan. Izan be, sasoi haretako emakumeek traba asko topetan zituen goi mailako kirolean jarduteko eta euren ahalegina azpimarratu nahi dabe erakusketeagaz.
Euskal kultur produkzinoa publikoari hurreratuko deutsie telebista publikoaren bidez
2015-02-23 14:19 kulturbizEusko Jaurlaritzeak, EiTBk eta kulturearen alorreko profesionalen alkarteek akordioa egin dabe, euskal produkzinoa zabaldu eta konsumoa bultzatzeko. Euskal Telebistan emoten hasi diran kultura flashen bidez egingo dabe hori. Era berean, egitasmoak dirulaguntzinoak be aurreikusi ditu profesionalentzat, euren lana promozionau daien.
'Euskerea, guztion etxe, guztiontzat zubi'
2015-02-20 13:43 Euskerea berbagaiBihar, zezeilak 21, Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Eguna dan ezkero, manifestua atera dabe Euskal PEN klubak eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako saiburuordetzeak. Aurten, etorkinek Euskal Herrira ekarritako hizkuntzen balioa aldarrikatu nahi izan dabe. Herritar guztien ama hizkuntzak errespetetako deia egiten dau manifestuak eta, euskereak zubi lana egin daiala eskatzen da.
Euskal kulturgintzea babesteko preminazko neurrien zerrendea aurkeztu dau GEUK plataformeak
2015-02-09 13:58 kulturbizEuskal Herrian, 5.000 enpresa eta 10.000 alkarte inguru dabilz kulturgintzan. 20.000 behargin eta 30.000 boluntario baino gehiago dagoz guztira. Ekosistema konplexu horren bakotasunak, beharrak eta erronkak identifikau eta preminazko neurriak zeintzuk diran erabagi dabe.
Jon Ander eta Maria Garcia neba-arreben erakusketea ipini dabe Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan
2015-02-05 14:15 KultureaSon Gokuren seme-alabak izenburuko bildumea da, Jon Ander eta Maria Garcia Benitez neba-arreben eskutik datorrena. Hamabi pieza dira guztira, eskulturea eta pinturea. Zezeilaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Euskal balea arrantzaleen ibilbidea errepetiduko dabe 2017an, Ternuarako itsas-bidaia baten
2015-01-29 14:41 Euskaldunak munduan240 pertsona batu nahi ditue, itsasontziz Kanadako ekialdeko kostalderako bidea egin eta euskaldunek han itxitako arrastoa ezagutzeko. 1565ean hondoratutako San Juan ontziko aztarnetan beharrean ibili ziran adituen azalpenak entzun ahal izango ditue partaideek. Iñaki Arizmendi euskal-amerikarrak antolatu dau abenturea, 2017rako, eta parte hartzeko interesa daukienek izena emon leikee dagoeneko.
Mikel Urdangarin beste musikarien laguntzino barik agertuko da oholtza ganean, '2015' biran
2015-01-22 14:06 MusikeaErronka barria ipini deutso bere buruari musikari bizkaitarrak. Zezeilean hasi eta maiatzera bitartean, hainbat kontzertu emongo ditu berak bakarrik, orain arte lagun izan dituan musikarien babes barik. Gitarrea eta ahotsa, besterik ez dau erabiliko. Kanta zaharrak eta barriak tartekatuko ditu Mikel Urdangarinek emonaldietan eta entzuleek urte amaieran aterako dauen disko barriko abestiak zelan jaioten diran ikusi ahal izango dabe.
Euskereari tarte handiagoa egingo deutsie aurtengo Bilboko Zinegoak jaialdian
2015-01-16 14:42 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 26tik zezeilaren 2ra artekoa izango da 2015eko Zinegoak, LGTB gaien inguruko zinemaldia. Guztira, 97 obra egongo dira, bost kontinenteetatik etorritako autoreenak. Aurtengo nobedade nagusietako bat, euskerearen presentzia handiagoa izango da. Fikzinozko film laburren erdia euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango da eta hiru ziklo osorik egongo dira euskerazko azpitituludunak.
Rafael Chocolat artistearen omenezko arte erakusketea ipini dabe Bilboko Kalao galerian
2015-01-14 14:04 KultureaKuban esklabo jaio, Bilboko meatzatan beharrean ibili eta Pariseko eszenako lehenengo artista baltza izan zan Chocolat, XIX. mendearen amaieran. Haren ibilerak gogoan hartuta, omenaldia egin nahi izan deutsie Kalao arte galeriakoek eta Cheikhou Ba artista senegaldarrak egindako piezak ikusgai egongo dira apirilera arte.
Fredi Paia: 'Txapela bertsolari karrerako tituluaren modukoa da: bertsolaritzaz ez dakian jenteak zu baloretako mekanismoa'
2014-12-22 09:36 BarriketanBizkaiko txapelduna
Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' berrargitaratu dabe, idatzi eta 50 urtera
2014-12-04 14:48 KultureaHarri eta Herri liburua 1964an argitaratu zan lehenengoz eta Euskaltzaindiaren eta Gabriel Aresti Kultur Alkartearen arteko hitzarmenari esker, beste edizino bat atara dabe orain. Liburuki bitan banatuta dator edizino barria: Lehenengoan, Harri eta Herri, Arestik idatzi eban moduan, topauko dogu. Bigarrenean, idazle eta euskaltzain ugarik Arestiri buruz idatzitako artikuluak batu ditue.
Korrontziren eta BOSen kontzertua 'Symphonic Bilbon' CD, DVD eta liburuan batu dabe
2014-12-03 14:04 MusikeaAurtengo Bilboko Aste Nagusian jo eben alkarregaz Korrontzik eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Erritmo tradizionalen eta soinu klasikoagoaren arteko nahasketea sano arrakastatsua izan zan eta, horregaitik, DVD eta liburu eta guzti datorren zuzeneko disko baten batu dabe han bizitakoa, Symphonic Bilbon izenburuagaz. Holan, bide batez, Korrontziren hamar urteko ibilbidea ospatu dabe.
Resurreccion Maria Azkueren idazlan guztiak digitalizauta egongo dira datorren urterako
2014-12-01 14:37Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmenari esker, lekeitiarraren obra oparoa ordenagailutik konsultau eta aztertu ahal izango da laster. Jakin Taldeak urte bi daroaz dagoeneko zeregin horretan eta, Joan Mari Torrealdaik azaldu dauenez, lana erritmo onean doa. Beraz, 2015ean eskuragarri izango da ikerlari eta zale guztientzat.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sari nagusia ez eze, akzesita be irabazi dau Ekaitz Goienetxeak
2014-11-28 14:47 sariak-autortzakEkaitz Goienetxeak Olatuak hausten diren lekua lanagaz lortu dau euskerazko sari nagusia. Fernando Morillo idazle eta epaimahaiburuak azaldu dauenez, epaimahaiko kideak hunkitu egin gaitu errelatoak, ganera bizkaiera erreal eta bizian kontauta dago.
Euskerazko komikiak protagonista izango dira Txurdinagan eta Santutxun, eguenetik zapatura
2014-11-26 14:16 kulturbizParrapean Komiki Egunak antolatu ditu Bilboko Udalak, euskerazko komikigintzan egiten dan lana erakusteko. Zemendiaren 27tik 29ra, erakusketak, azokea, tailerrak eta berbaldiak egongo dira Begoñako barrutiko udaltegian eta Santutxu auzoko hainbat gunetan.
Deskontudun 21.500 txartel aterako ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, kultur produktuetan erabilteko
2014-11-24 12:56 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelaren 3. edizinoa martxan hasiko da abenduaren 1ean. Urtarrilaren 31ra artekoa izango da kanpainea, hau da, Gabonetan eta Beherapenen sasoian erabili ahal izango dira txartelak. Bizkaiko Foru Aldundiak 248.000 euroko inbersinoa egingo dau. Cecobik, Bizkaiko Merkatarien Alkarteak be parte hartzen dau antolakuntzan.
Bakotxari berea... Eskerrik asko Adolfo zuzenketeagaitik. Eutsi goiari!!!
»» Idatz eta Mintz literatur aldizkaria ...