Gernikako bonbardeoa gaztetxu baten ikuspegitik kontau dau Luis Iriondok

Dabi Piedra Robledo 2011-04-13 15:08   Kulturea

El chico de Guernica liburuan, 1937ko apirileko jazoerak ez eze, bonbardeoak Gernikako bizimodua, ohiturak eta pentsakerea zelan aldatu zituan be erakusten dau, 14 urteko gernikar baten bizipenetatik abiatuta. Liburua Gernikan aurkeztuko dabe, hilaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Munduari alderdi positibotik begiratu deutso Jare taldeak lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-12 15:16   Musikea

Idi Bihotz taldean Mikel eta Gorka Bizar anaiek landutako musikatik urruntzen da Jareren estiloa. Heavy-tik rock-era salto egin dabe, baina Idi Bihotzen esentzia eta nortasuna gorde doguz, heavy-aren eragina nabari da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskera Batua-Bizkaiera bihurgailu automatikoa aurkeztu dabe

Dabi Piedra Robledo 2011-04-06 14:50

Tresna barriari esker, euskera batuan dagozan testuak bizkaierara aldatu ahal izango dira eta alderantziz. Oraindik Beta fasean dago egitasmoa, hau da, frogak eta hobekuntzak egiten jarraitzen dabe, baina Bilbon gaur egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, maiatzean danon eskura egongo da bihurgailua.

'There is beauty in the city' proiektuagaz, Bilboko leku ederrenen bila ibiliko dira herritarrak

Dabi Piedra Robledo 2011-04-05 15:39   kulturbiz

There is beauty in the city Erresuma Batutik datorren asmakuntzea da eta uri bakotxaren edertasuna topetea da asmoa, bertako biztanleen ikuspuntutik. Holan, nahi daben herritarrek izena emon leikie ekimenean parte hartzeko. Gogoko txokoak bilatu, argazkia atara eta antolatzaileei helarazotea izango da parte-hartzaileen eginbeharra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2011-04-04 15:30   Euskerea berbagai

Bere doktore-tesian oinarritutako liburua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, aurkeztu dau Jesus Mari Makazaga egileak. Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak be banatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal gramatika multimedia Interneten ipini dau Euskal Herriko Unibertsitateak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-31 15:42

Sareko Euskal Gramatika Internetera ekarritako gramatika arrunt bat baino gehiago da, mundu multimediak emoten dituan aukerak aprobetxauta, erabiltzaileek modu guztietako konsultak egin leikiez eta, testuez ganera, argazkiak, bideoak, grabazinoak eta grafikoak ikusteko erea dago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren hiztegi terminologikoa eta itzulpen memoriak Interneten jarri ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-03-30 14:34

Bizkaia.net helbidearen bidez sartuta, aplikazino biak konsultau zein eskuratu leitekez. Alde batetik, Bizimena proiektuan, Bizkaiko Foru Aldundiko administrazino-prozesuetan agertutako esamolde, berba eta testu-zatiak batu ditue, euskeratik espainolera eta alderantziz konsultetako.

Barikutik aurrera, animazinozko zinemarik onena AnimaBasauriren zazpigarren edizinoan

Dabi Piedra Robledo 2011-03-28 15:49   Barriak

Barton Filmsek eta Gozila zinemazaleen alkarteak atonduta, animazinozko zinemak inguruotan daukan jaialdirik garrantzitsuena da AnimaBasauri-AnimaBasque eta, aurtengo ekitaldian, 30 herrialde baino gehiagotako pelikulak ikusi ahal izango dira.

Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo bi aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-25 14:28   Barriak

Bizkaiko Foru Aldundiak euskerazko pelikulak zinemara eroateko egitasmo barri bi ipini ditu martxan. Batetik, Zinema zabaltzen programearen bidez, punta-puntako filmak euskerara bikoiztu eta zinema-areto komerzialetan banatu nahi ditue. Bestetik, BizkaiFilma ekimena, hau da, Bizkaiko herrietako aretoetarako euskerazko pelikulen programazinoa.

Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz

Dabi Piedra Robledo 2011-03-23 14:04   Euskerea berbagai

Ume eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko bideo laburren BBKklip lehiaketea martxan dago honezkero

Dabi Piedra Robledo 2011-03-17 13:59   Euskerea berbagai

Gaur eguneko joerak ezagutzea eta gazteen interesetara hurreratzea ezinbestekoak dira euskerearen etorkizunerako, BBKklip lehiaketako antolatzaileen esanetan, eta horregaitik aukeratu dabe bideo laburren formatua eta Youtuberen bitartekaritzea; bideokamereagaz zein eskuko telefonoagaz grabau daitekez lanak.

Bertoko produktuen alde egin daben 15 sukaldari saritu ditu Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-11 14:47   Jan edanak

Bereizgarriak emoteko ekitaldia Bilboko Udalak eta Slow-Food Bilbao Bizkaia mobimentuak antolatu dabe eta azaldu dabenez, honen guztiaren helburua da, tokiko nekazaritzako elikagaien sareari eustea, biodibersidadea aintzat hartzea eta sasoian sasoiko sukaldaritzea defendidutea.

Boga! Ikastolen Ibilaldian parte hartzeko deia egin dabe ondarrutarrek

Dabi Piedra Robledo 2011-03-10 14:45   Euskerea berbagai

Maiatzaren 29an ospatuko da aurtengo Ibilaldia Ondarroan, Lea Artibaiko ikastolek antolatuta eta, gaur, Bilboko Kafe Antzokian, hitzordu horri begira egindako bideoklipa eta kantea aurkeztu ditue. Lelo nagusia Boga! da, euskaldun guztiei parte hartzeko deia.

Bonaparte Korpuseko euskerazko testuak webgune batean batu ditu Deustuko Unibertsitateak

Dabi Piedra Robledo 2011-03-08 14:42

Bonaparte Korpusa, XVIII. eta XIX. mendeetako euskerazko ehun testu baino gehiagok osotzen dabe, eta sasoi haretako euskalki guztietako ereduak dagoz bertan. Proiektuaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, Bonaparte Korpusa webgune baten batu dau Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

B Awards lehiaketea antolatu dabe, Bilbo eta Bizkaia diseinuaren alorrera hurreratzeko

Dabi Piedra Robledo 2011-03-07 14:26

Mundu zabaleko sei unibersidadetako 30 proiektu hautatu ditue lehiaketan parte hartzeko, tartean EHUko bost.

Herri Urratsi laguntzeko deia egin dabe, 'Gu ere lakuko' kanpainearen bidez

Dabi Piedra Robledo 2011-03-01 14:36   Euskerea berbagai

Igazko Herri Urratsek ez eban espero zan emoitzea ekarri, euri zaparraden erruz, nahi baino jente gitxiago hurreratu zalako Senpereko lakura, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaira. Aurtengo Herri Urrats arrakastatsua izan daiten eta Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea ezinbestekoa dan ideia gizarteratzeko, ekitaldi ugari antolatu ditue datozan asteetarako Hego Euskal Herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Itsas Museoaren historia Playmobilen bidez ikusgai

Dabi Piedra Robledo 2011-02-24 14:12   Kulturea

2011ko proiektuak aurkeztu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta deigarriena, Playmobil erako figuratxuakaz egindako diorama multzoa da, aurrerantzean museoko erakusketen osogarri izango dana. Museoaren historia kontau gura izan dogu, baina modu atseginagoan, azaldu dau Jon Ruigomez museoko zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Plater hautsiak', Euskal Herriko zeramikea ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

Dabi Piedra Robledo 2011-02-23 13:44   Kulturea

Hego Euskal Herriko hainbat lekutatik ekarritako ia 75 pieza batu ditue Plater hautsiak zabaldu barri daben erakusketan. Maiatzaren 1era arte egongo dira ikusgai zeramikok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gerra arteko Europako joera artistikoak Guggenheim Museora ekarri ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-02-21 14:34   Kulturea

Kaosa & Klasizismoa, artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian erakusketea zezeilaren 22tik maiatzaren 15era egongo da Bilboko Guggenheim-eko hirugarren pisuan eta, bertan, 1918 eta 1936. urteen arteko artearen ezaugarriak ezagutarazoko ditue, Europako artista ezagunenen begiradea oinarri hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Doinu indartsuagoak SermondĀ“s taldearen bigarren diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-02-17 14:16   Musikea

Bilbon aurkeztu dau Sermond´s boskoteak Amaiera hasieran dator lana, punk-rock musikea eta gitarra hotsak protagonista dirala. Gaur egun, Euskal Herrian, rock&roll edo punk-rock gitxi entzuten da, taldeak desagertu egin dira eta hori konpondu guran atara dogu diskoa, azaldu dau Iñigo taldekideak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)