Euskera Batua-Bizkaiera bihurgailu automatikoa aurkeztu dabe

Dabi Piedra Robledo 2011-04-06 14:50

Tresna barriari esker, euskera batuan dagozan testuak bizkaierara aldatu ahal izango dira eta alderantziz. Oraindik Beta fasean dago egitasmoa, hau da, frogak eta hobekuntzak egiten jarraitzen dabe, baina Bilbon gaur egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, maiatzean danon eskura egongo da bihurgailua.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dau sistemea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Azkue Fundazinoagaz batera jarri dau proiektua martxan. Holan, tresna barri horri esker, euskera batuan dagozan testuak bizkaierara aldatu ahal izango dira eta alderantziz. Oraindik Beta fasean dago egitasmoa, hau da, frogak eta hobekuntzak egiten jarraitzen dabe, baina Bilbon gaur egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, maiatzean danon eskura egongo da bihurgailua.

2009. urtean, Azkue Fundazinoak Xuxen B bizkaierazko zuzentzailea aurkeztu eban eta bide horretan sakonduta dator Batua-Bizkaiera bihurgailua. Norbanakoentzat oso tresna erabilgarria izango dalakoan gagoz, batuaz dagozan testuak, albisteak eta abar, norbere euskalkian irakurteko moduan jaso ahal izango doguz eta, azpimarratu dau Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputaduak. Ganera, profesionalek be onura handiak eukiko ditue eta Ariztondok batzuk aitatu ditu: Batuan idatzitako eskola-liburuak bizkaieraz diharduen ikasleei egokitzeko, bersino bikotxa euki nahi daben komunikabideentzat, administrazinoan eta enpresetan informazinoaren bersino biak eskaintzeko eta beste hainbat abantaila.

Inaki Irazabalbeitia Eleka Ingeniaritza Linguistikoa erakundeko gerenteak zehaztu dauenez, testu formateatuak eta webguneak irakurteko gai izango da Opentrad B (horixe dau benetako izena bihurgailuak). Honen pareko sistemak, batez be, antzeko hizkuntza, dialekto eta erregistroen arteko itzulpenetarako erabilten dira, dino Irazabalbeitiak. Holan, katalanetik gaztelaniara erabili izan da eta baita norvegierearen eredu nagusi bien artean be, besteak beste. Dana dala, inork ez daiala pentsau norbere etxeko, auzoko edo herriko bizkaierea agertuko danik bihurgailuan, Euskaltzaindiak araututako euskera batua eta Labayru Ikastegiaren Mendebaldeko euskerearen eredua hartu doguz proiektu honetarako, argitu gura izan dau Irazabalbeitiak.

Halandabe, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa taldeko kideek esan dabe, oraingoz, sistemea ez dala erabat perfektua eta hobekuntzak egin beharko jakozala aurrerantzean be. Kalidade handiko itzulpenak dira, baina ez daigun ahaztu makina batek egiten dauela lana eta, beraz, testuingurutik kanpoko esamolde eta berbakaz nahasteko aukerea dago, jakina, Inaki Irazabalbeitiak azaldu dauenez. Adibide bi ipini ditu: Euskera batuko dio, bizkaieraz, dino edo deutso itzuli daiteke, baina bihurtzailea oraindik ez da gai biak bereiztuteko; behar berbeagaz be arazoak eukiko leukez, behar izan aditzaren parte edo lana berbearen ordaina izan daiteke eta.

Azkenengo ikutuak emon eta maiatzerako erabiltzaile guztien zerbitzura egongo da bihurgailua. Azkue Fundazinoaren webgunean jarriko dabe eta modu librean erabili ahal izango dala aurreratu dabe. Mendebaldeko euskerearen estandarizazino eta gizarteratze prozesuan beste pausu bat izango da eta batuak bizkaierearen barri eta alderantziz euki deien, beste zubi bat eregiko da Opentrad B bihurgailuagaz.

Erantzunak

June 2011-04-06 21:03 Erantzuna | #1

Ederto iruditzen jat, hau aurrerapena!

Ixabel 2011-04-18 14:29 Erantzuna | #2

Ba niri ez ZZZZAAAAIIITTTT hain ederto begitantzen, LABAYRERA putak euskara (eta bizkaiera beren-beregi) gehiago hondatzeko baino ez duelako balio. Hau ez da berri ona niretzat... honek benetako bizkaieren bukaera suposatuko du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu