13. Antzerki Arineko Jardunaldietarako zabalik dago izena emoteko epea

Bizkaie! 2025-12-29 13:25   Kulturea

P6ko Antzerki Arineko 13. Jardunaldiak 2026ko apirilaren 10tik maiatzaren 3ra bitartean izango dira.

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Café Bilbao/Tartean Teatro eta P6 Antzerki Laborategiaren ekinbidez hemen dira aurtengo jardunaldiak.

Oinarriei jagokenez,

  • Antzezlanek gehienez 15-20 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe (Garrantzitsua da ezarritako denporara egokitzea, emnaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).
  • Testuak estreinaubakoak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
  • Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
  • Gitxienez antzezle bik arte-hartuko dabe eta hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
  • Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
  • Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskaintzen dabena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek...)
  • Parte-hartzaileek emonaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dabe ikuskizunak behar bezela atondu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektua jardunaldietatik kanpo itxi leike.

Gaia eta estiloa

Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Epea, aukeraketea eta saioak

  • Edizino honetarako 10 lan hautatuko dira, eta oraindino zehaztu bako egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emonalditan zehar antzeztuko dira.
  • Muntaia guztiek emonaldi kopuru bardina izango dabe.
  • Cafe Bilbaok atondutako Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horreen barruan bat aukeratuko da.
  • Emonaldien lehenengo eguna 2026ko apurilaren 10ean izango da.
  • Emonaldi bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.

Produkzinorako sari eta dirulaguntzak

  • Alex Angulo Antzerki Arineko Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta). 3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalez osoturiko epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.
  • Kriseilu Saria euskerazko muntaiarik onenarentzat (Bizkaiko Foru Aldundaiak babestuta). Epaimahaiak erabagitzen dauen euskerazko lanik onenarentzat, 3.000 euroko dirulaguntzea.
  • Café Bar Bilbao-Tartean Teatroa Produkzinorako Sari Berezia. Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao-Tartean Teatroa antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko dau eskenaratua izateko. Saritutako lanen testuak hemen.
  • Antzezle Onenaren Saria, P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik. 500 euroko sari bana emongo jako P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen dauen antzezle onenari.
  • Ikusleen Saria. Ikuslegoak 1etik 5etarako eskalan ikuskizunei botoa emoteko aukerea izango dau. Puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak irabaziko dau saria, diru saririk bako ohorezko saria da.

Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat.

Jaia eta Sari-banaketea maiatzaren 11n, domekan, izango da.

Proponidutako antzezlanen jaubetzea

Ikuskizunaren jaubetza eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaia egiten dauen talde edo konpainiarena da. P6k eta bestelako dirulaguntzak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, salbu Jaubetza Intelektualarengaitik ondorioztatu daitekezaen eskubideak. Baina deialdi honetan laguntzaren bat jaso edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean egingo leukiezan emonaldien publizidadean berariz azaltzeko konpromisoa hartuko dabe.

Dudak eta izen-emotea

Izena emoteko epea 2025ko abenduaren 21an hasi eta 2026ko zezeilaren 13an 23:59an amaituko da.

Azken buruan, 2026ko zezeilaren 20an iragarriko dira XIII. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.

Informazinoa email bidez bialduko da honako helbidera: teatrobrevepabellon6@gmail.com gaia zehaztuz: XIII. Antzerkia Arinaren Jardunaldiak. Dudak argitzeko bialdu email bat aurreko helbidera.

Parte hartu nahi dabenek email bidez emon beharko dabe izena, ondorengo informazinoa eskainiz:

  • Lantaldeaen izena.
  • Testu originala (word edo pdf-en)
  • Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
  • Antzezlanaren hizkuntzea.
  • Antzezleen izenak.
  • Sinopsia.
  • Gitxi gorabeherako iraupena.
  • Espazio eta teknika beharrak.
  • Muntaketako irudia edo kartela.
  • Dsponibilidadea (txapelketako astegoienak: apirilaren 10tik maiatzaren 3ra arte). Talde bakotxak asteburu oso batez antzeztuko dau bere pieza (bariku arratsaldez, zapatu arratsaldez eta domeka goizez eta arratsaldez). Talde bakotxak parte hartu leiken astegoienak zeintzuk diran zehaztu beharko ditu (Apirilak 10,11,12/ apirilak 17,18,19/ apirilak 24,25,26/ maiatzak 1,2,3).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu