Guggenheim Bilbao Museoak 'Dan Flavin: argi apur bat' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2026-11-09 10:53   Kulturea

Dan Flavin artista estadubatuarrari eta harek 1960–1980ko hamarkadetan landutako obreari eskainia.

Guggenheimen Panza Bildumako ardatz dan artelanak eta New Yorkeko Dia Art Foundationen mailegu garrantzitsuak batzen ditu, Flavinek fluoreszente zuriakaz egin zituen hasierako lanetatik hasi eta ondoren sortu zituan areto osoko instalazino kromatikoetara. Erakusketeak Iberdrola dau babesle.

Egitaraua

  • Zemendiak 9

18:00: Inaugurazino-hitzaldia Entzungelan.

Dan Flavin: Argi apur bat erakusketearen komisario eta New Yorkeko SRGMeko Bilduma-arduraduna dan Lauren Hinksonek minimalismoko artista estadubatuarrik ezagunenetakoa danari eskainitako erakusketearen inguruko inaugurazio-hitzaldia emongo dau. Hain zuzen be, Flavinek hodi fluoreszente industrialak erabilten zituan sorkuntza artistikorako elementu lez.

Inaugurazino-hitzaldia HEMEN ikusgai

  • Zemendiak 10

09:30: Grafikoentzako deialdia.

10:20: Argazkia aretoaren sarreran.

10:30: Prentsaurrekoa Entzungelan eta, horren ondoren, erakusketara bisitea.

Topagunea: Museoko Atondoa.

Bertan izango dira: Lauren Hinkson, komisarioa; Rafael Orbegozo, Iberdrolako Presidentetzearen aholkularia eta konpainiako arte-bildumearen arduraduna; eta Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.

Prentsaurrekoa streaming bidez jarraitu ahal izango da ondorengo estekan:

Dan Flavin prentsaurrekoa

19:30: Inaugurazio-koktela gonbidatuentzat

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu