Sandra Maturana, Adriana Laespada, Juana Lor eta Ione Irazabal protagonista Bilbon
2025-12-30 10:07 KultureaPabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren hurrengo produkzinoak zuzentzen ditue.

Lovesong, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, abenduaren 19tik urtarrilaren 11ra egongo da ikusgai, maitasunari eta denporearen joanari buruzko istorio hunkigarria, Abi Morganek idatzia eta Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez ditu protagonista.
Adriana Laespadak El despertar de la primavera aprobak hasi barri ditu Gazte Konpainiaren promozino barriagaz, Frank Wedekinden testuaren bersinoa, pentsamendu librea zentsureteak, nerabezaroa isilarazoteak eta desirea kriminalizeteak dituen ondorio suntsitzaileei buruzkoa. Ikuskizuna 2026ko martian estreinauko da eta Unai Arrieta Aguirrezabala, Mikel González Saiz, Oier Agirre, Carlota Cacharrón, Aridane Elgezua Otero, Teo Maiztegui eta Laura Meabe Abecia izango ditu protagonista.
Eta pasa dan astean, Juana Lorrek, taldeagaz eta lantalde teknikoagaz, La noche, zuzenduko dauen produkzino barriaren irakurketea egin eban, Pabellón 6en. Emilio Encaboren testua, Alazne Astorga, Sara Barroeta, Ioritz Benito, Leire Ormazabal, Nerea Sanz eta Sofia Zallio protagonista dituana. Oraingoan, 2026ko maiatzera arte itxaron beharko dogu emoitzea ikusteko.
Produkzino barriez gan, Ione Irazabalek Sobre los prejuicios del tabaco zuzentzen dau, Ramón Barearen bakarrizketa bat, zezeilean Pabellón 6 Aretoan antzeztuko dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
