Getxoko Kirol Portuak 2026 eta 2027rako tarifa barriak onartu ditu
2025-12-29 10:53 Pil-pilean2026ko martiaren 31rako soziedadeko zuzendaria kargutik kentzea erabagi da.

Abra-Getxo Kirol Portuko Soziedadeak eta Bilboko Portuko Agintaritzak lankidetza-protokolo berezia formalizau dabe, 2027ko abenduaren 31 baino lehen itzuliko dan kirol-portuaren emakidearen inguruko jardueren marko instituzionala ezartzeko. Akordioaren arabera, erakunde biek konpromisoa hartu dabe portu jasangarri, parte-hartzaile eta Getxoko herritarrei edegitako eredu barri bat garatzeko bidean alkarregaz aurrera egiten jarraitzeko.
Lankidetza-marko hau transizino-fasean egongo da indarrean, gehienez bere 2027ko abenduaren 31ra arte, eta baliabideak koordinetako, erantzukizunak zehazteko eta etorkizunean herriko bizitzan integrautako eta jasangarritasun helburuakiaz bat datorren portu baterako hurrengo urratsak planifiketak oinarria izango da.
Bilboko Portu Agintaritzea portu-eredu jasangarri eta parte-hartzaile barri baten diseinuan dabil lanean, metropoli-estrategiagaz eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Horizonte 2030 Agendarekin lerrokatuta. Proiektu honetan aktiboki parte hartuko du Getxoko Udalak beste erakunde batzuakaz batera. Herritarrak entzuteko eta parte hartzeko aukerea izango da prozesu askoren bidez, Kirol Portuaren etorkizunerako ahalik eta proiekturik onena modu kolektiboan eregitea ahalbidetuz.
Era berean, Abra-Getxo Kirol Portuko Soziedadeak urteko azken Administrazino Kontseilua egin dau oraintsu eta bertan hainbat erabagi garrantzitsu hartu dira konzesinoa itzuli arteko transizino-etapa barria atontzeko. Onartutako neurrien artean, ordainketa-baldintza eta prezio barriak martxan jartea nabarmentzen da, bai amarratzaileentzat, bai lokal tekniko eta komertzialentzat. Eguneratze hori bat dator sozietate publikoek bete beharreko finantza-iraunkortasunaren printzipioekin.
Transizino-epe honetan, Getxoko Kirol Portuko Soziedadeko langile subrogatuen lanak, Bilboko Portu Agintaritzeari emakidea itzuli arteko kordinautako transizinoa bermatuko dau.
Beste alde batetik, Getxoko Udaleko osoko bilkurako borondateagaz bat etorriz, eta transizinorik onena errazteko, 2026ko martiaren 31rako soziedadeko zuzendaria kargutik kentzea erabagi da, ekitaldi ekonomikoa amaitu eta urteko kontuak onartzeko Kontseiluak bilerea egin ondoren.
Amarralekuak: sistema errazagoa eta ulergarriagoa
Amarralekuen kasuan, tarifak eslora edo luzera-tarteen arabera atonduko dira orain, metroz metro, eta horrek aukerea emoten dau prezioa ontzi bakotxari hobeto egokitzeko. Gainera, kontzeptu guztiak hileko kuotearen barruan egongo dira, OHZren eta nabegazinorako eta seinaleztapenerako laguntzen banakako tasen salbuespen bakarragaz, Estaduko portu-legeriaren arabera. Aldaketa horri esker, erabiltzaileek zehatz-mehatz jakin leikie zer pagetan dabizen.
Amaia Agirre Getxoko alkate eta Kirol Portuko Akziodunen Batzarreko presidenteak azpimarratu dauenez, prezioen berrikuspen hori ez jagokio logika puntual bati, ekidadean eta gardentasunean oinarritutako ikuspegi barri bati bainok. Portu ordenatuagoa eta irisgarriagoa nahi dogu, dagoeneko dagozanentzat zein lehen aldiz bueltetako edo etorteko asmoa dabenentzat. Gardentasuna eta arauen argitasuna konfidantzea berreskuratzeko eta etorkizuna izango dauen portu bat eregiteko oinarria dira.
Indarrean sartzea eta erabiltzaileei arretea emotea
Onartutako prezio barriak 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta Getxoko Kirol Portuaren webgunean (www.pdgetxo.eus) eta Kapitaintzearen eraikineko iragarki-oholean konsultatu ahal izango dira.
2026ko urtarrilaren 12tik aurrera, Kapitaintzearen eraikineko bulegoek ohiko ordutegian hartuko dabe jentea, tarifa barriei buruzko informazio zehatza emoteko eta kontratu barrien harpidetzak kudeatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
