Euskal Herriko Gazte Orkestreak Tolosan ekingo deutso neguko bireari

Bizkaie! 2025-12-29 13:54   Musikea

Programeak lau obra batzen ditu, 1670etik 1765era bitartekoak.

Aurkezpenean, besteak beste, EGO Fundazinoko patronatuko burua German Ormazabal eta Pedro Gandía Martín, zuzendari konbidadua izan dira.

EGOk erispide historikoen arabera interpretauko dau XIX. mende aurreko musikea, lehen aldiz. Programeak lau obra batzen ditu, mende bateko tartekoak, hain zuzen be, 1670etik 1765era bitartekoak; obra horreek Frantzia, Austria, Italia eta Ingalaterran jorratzen zan barroko europarreko musika-estiloari lotuta dagoz.

EGOk proponiduten deuskun konposizinoen artean, hainbat forma bereizten dira, esaterako, oberturea (Rameau), concerto grossoa (Corelli), sonata (Biber) eta suitea (Haendel); oso forma esanguratsuak, guztiak be, batez besteko garrantzia izan eben aro klasikoko sinfonismoaren bilakaeran, XVIII. mendearen bigarren erdian hain zuzen be.

Erabilitako material musikalaren bidez, jantzara eta erritmo herrikoietara hurreratuko dira. Halanda ze, askotariko prozedurak edo teknikak erabiliko ditue. Ezinbesteko hurreraketea izango da biharko profesionalentzat, baita opari aparta gaur egungo publikoarentzat be. 

Programazinoa

  • Abenduaren 30ean, Tolosan.
  • Urtarrilaren 2an, Donostian.
  • Urtarrilaren 3an, Gasteizen.
  • Urtarrilaren 4an, Bilbon.

Fitxa artistikoa

  • Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO).
  • Pedro Gandía Martín, biolinistea eta zuzendaria.
Programea
  • Jean-Philippe Rameau (1683-1764) [1764]. Les Boreades suitea. Ouverture-Entrée d’Abaris-Contredanse.
  • Heinrich von Biber (1644-1704) [1673]. Batallia a 10. Sonata-Allegro-Presto-Mars-Presto-Aria-Allegro, La Batalla-Adagio, El lamento de los heridos.
  • Arcangelo Corelli (1653-1713) [estr. 1690]. Fatto per la notte di Natale concerto grossoa op.6-VIII sol minorrean.
  • George Frideric Haendel (1685-1759) [1715-1717]. Water music suitea fa maiorrean HWV 348 Ouverture-Adagio e staccato-Andante-Air-Minuet-Bourree-Hornpipe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu