Behotsik Orkestreak 'Strauss Gala' ikuskizuna eskainiko dau
2025-12-30 12:38 MusikeaUrtarrilaren 2an, Bilboko Alkarte Filarmonikoko Aretoan.

Datorren urtarrilaren 2an Strauss Gala helduko da Bilboko Alkarte Filarmonikora, musikea, jantzea eta gabonetako tradizinoa batuko dituan ikuskizun magikoa, familia giroan urte barriari ondoetorria emoteko plan ezin hobea. Strauss Gala kontzertuak Johann Strauss II.aren jaiotzearen 200. urteurrena ospatzen dau.
Bals, polka eta martxen aukeraketeaz, ikuskizun horrek Vienako urte barriko kontzertu ospetsuak gogora ekarriko ditu.
Mourad Assouil zuzendari bielorrusiarrak sustatua, musikea Behotsik Orkestreak eskainiko dau. Horreez gan, Teresa González Ardanaz Ballet Klasikoko Estudioak, Naroa Intxausti sopranoak eta Unai Izquierdo aktoreak hartuko dabe parte.
Familia guztiarentzako plana
Strauss Gala ikuskizunak Strauss dinastiaren obra esanguratsuenetako batzuk batzen ditu: Danubio Urdina, Pizzicato Polka, Udaberriko Ahotsak, Enperadorearen Balsa eta Radetzky martxa ospetsua, eta, horreekaz batera, efektu eszeniko dibertigarriak, esaterako ingude bakarlaria, kukuaren kantua eta beste hainbat sorpresa.
Esperientzia aberasgarriagoa egiteko, kontzertuak aurkezlearen kontakizunak izango ditu, testuinguru historikoei buruzko istorio liluragarriak partekatuko dituana. Ikuskizuna edade guztietako ikusleentzat diseinatuta dago, 45 minutuko zati bikaz eta 20 minutuko atsedenaldiagaz, esperientzia irisgarria eskainiz.
Kontzertua urtarriralen 2an izango da, arratsaldeko 19:00retan, Bilboko Alkarte Filarmonikoko Aretoan.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
