Hiru mendizale hil dira edur-jauste batean

Bizkaie! 2025-12-30 08:38   Pil-pilean

Horreetako bat, Irungo 48 urteko gizon bat da.

Hiru persona hil ziran atzo, hilak 29, horreetako bat Irungo 48 urteko gizona, Eneko Arrastua eta Aragoiko bi, hain zuzen be, Tablato mendiaren mendebaldeko hegalean (Baños de Panticosa, Huesca), edur-jauste baten ondorioz. Eguerdian pasau zan ezbeharra  2.600 eta 2.700 metroko altuera. 

Jorge Garcia-Dihinx da beste hildakoetako bat, mendizale eta pediatra espainiar ezaguna, baita La meteo que viene blogaren sortzailea be. Horregaz batera, haren emaztea, Natalia Roman, hil da. 

Halanda ze, edur-jausteak sei mendiko eskiatzaileez osotutako taldea harrapau dau. Guardia zibiliak adierazo daunez, hiru hildakoez gan, 29 urteko emakume ordiziar bat be zauritu da, hipotermiak jota. Ordiziako 60 urteko eta Zaragozako 51 urteko beste gizon bat, ondo dagoz. Horreetako batek pasau eutsen abisua larrialde zerbitzuei. 

Daborduko, Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate eta Interbenzino Taldeek gorpuak berreskurau ditue. 

Imanol Pradales lehendakariak, doluminik sentiduena helarazo deutse hildakoaren familiari eta lagunei: gobernu osoa zuen esanetara dago momentu gatx honeetan behar dozuen guztian laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu