'Historias del baserri' obrea iragarri dabe urtarrilaren 8rako

Bizkaie! 2025-12-30 12:26   Kulturea

Urtarrileko 8tik maiatzaren 14ra antzerki proposamen ugari izango dira.

Un relato para cada rato Konpainiaren 'Historias del baserri'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udal programea urtarrilaren 8an hasiko da Un relato para cada rato Konpainiaren Historias del baserri lanagaz, Errekaldeko Udal Zentroan eskainita, eta maiatzaren 14an izango da azkena Begoñako Udaltegian, Kronos Antzerki Taldearen El arte de la entrevista lanagaz.

Bilboko Zirkuitua sortzaile barriek eta tokiko antzerki-talde amateur eta erdi-profesionalek beren lanak jentaurrean doban taularatu eta antzezteko aukera ederra da. Urtarrilaren 8an jarriko dau martxan Bilboko Udalak Bizkaiko uriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduerea sustatzen dauen udal ekimena, Bilboko hainbat auzotan banatutako donako emnaldiak eskainiz.

Antzezpenak Rekalde, San Frantzisko, Otxarkoaga, Zorrotza, Basurto, Begoña eta Altamira Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan izango dira. Urtarrilaren 8tik maiatzaren 14ra, eguenero, sortzaile barrien eta Bilboko antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programauko dira edozeinentzat.

Bilboko Zirkuituko emonaldiak eskainik ditue ondoko konpainiek:

Un relato para cada rato Historias del baserri, Tunka Taldea La aldea durmiente, Amets bete Las hermanas de Buffalo Bill, Pasmi Teatro Pareja abierta, Kronos Antzerki Taldea El arte de la entrevista, Itxartu Antzerki Taldea La boda de la hija del Presidente, Kai Errea 40 años de paz, Suminak ¡Furias!, 7 Grados La risa, Kuttun Antzerki Taldea Peleles, Kaleka Misantropía, Kamerino Teatro Aquí no paga nadie eta Companyia del BAC El recital: la palabra contra el olvido lanagaz. Gainera, euskerazko antzerki laburrak be izango dira La Mapacha konpainiaren Destinity driver eta Gaizka Txamizoren Heroiaren mina, hain zuzen be.

Emonaldi guztiak doban dira eta 19:00retan hasiko dira. Saioetan sartzeko ordubete lehenago jaso behar dira sarrerak, ikuskizun bakotxaren egunean bertan (18:00etan), antzezpenaren leku berean. Persona bakotxeko sarrera bi baino ezin izango dira euki eta hamar ikuskizunetan mobikortasun murriztua eta behar bereziak dituen personentzako lekuak gordeko dira. 

Bilboko Zirkuitua

Helburuak bi dira; batetik, herriko eszenea bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurbiltzea. Udal-programa horrek Bilboko kultura-eskaintzearen deszentralizazinoan eragiten dau eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aurrenaria eta bakarra da bere generoan Euskadin eta, horri esker, asko dira denporan zehar esparru profesionalera salto egin daben aktoreak, aktoreak eta konpainiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu